Gizarte-darwinismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbert Spencer, gizarte-darwinismoaren ideologoa.

Gizarte-darwinismoa da Charles Darwinen eboluzioaren teoria gizartera heda daitekeen ideia. Hau da, banakako organismoen arteko lehiak egokienen biziraupenaren bidez bilakaera biologikoa ekartzen duen bezala, gizabanako, gizatalde edo nazioen arteko lehiak ere bilakaera soziala ekartzen du.

Gizarte-darwinismo terminoa Richard Hofstadter AEBetako historialariak 1940ko hamarkadan zabaldu arren, teoria honen erpina XIX. mendearen bukaeran zein XX. mendearen hasieran iritsi zen, Herbert Spencer (1820-1903) ideologo nabarmenduenetakoa zuela. Gizarte-darwinismoa Adolf Hitlerren ideologia naziren zutabe garrantzitsuenetakoa izan zen.