Gizarte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizartea[1] lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da, normalean berezko kultura nahiz gizarte-erakundeak dituena. Honen azterketa gizarte zientziek egin ohi dute, eta soziologia da aztergai zehatz gisa gizartea duena.

Gizarte terminoa ere animaliez aritzeko erabiltzen da, soziobiologiak nahiz gizarte etologiak aztertzen dutena.

Era irekiago batean, gizarte birtualaz hitz egiten da zibergizarteko taldeen fenomenoak aztertzeko. Hauek euren artean konektaturiko ordenagailuek edo-eta errobotek osatutako gizarte artifizialak dira.

Erreferentzia

  1. Gizarte hitzaren giza- erroa gizonetik datorrela eta, batzuetan, hitzaren balizko kutsu sexista saihesteko, jendarte erabiltzen da. Gizartek eta jendartek, hala ere, ez dute zentzu bera. Euskararen erabilera ez sexistarako gidan (Emakunde, 2008, 23. or.) horrela zehazten da: "(...) jendartea" erabiltzen da talde txikiak eta hurbilak izendatzeko; "gizarteak" zentzu zabalagoa dauka." [1]
    Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan (2010-03-16ko eguneraketa), halaber, ez dira sinonimo moduan hartzen [2]
    UZEIren sinonimoen hiztegian ere ez dira sinonimo gisa hartzen, eta jendarte lagunarterekin parekatzen da. [3]

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizarte Aldatu lotura Wikidatan
Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.