Gizarte Demokratikoaren Alderdia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gizarte Demokratikoaren Alderdia (turkieraz Demokratik Toplum Partisi edo DTP) Kurdistango alderdi politiko sozialista eta abertzalea da.

2005ean sortu zutenetik ibilbide politikoki arrakastatsua izan dute, baina euren ideologiagatik eta PKKrekin (Kurdistango Langileen Alderdia) izandako loturengatik Turkiako estatua atzetik eduki dute azkenik 2009an ilegalizazioaren prozesua jasan duten arte.

Ibilbide politikoa [aldatu]

2007an 20 legebiltzarkide lortu zituzten Turkiako Parlamentuan, eta 2009an bederatzi alkate eskuratu zituzten beste hainbeste probintzietako hiriburuetan, Diyarbakır, Batman, Hakkari, Iğdır, Siirt, Şırnak, Tunceli, Bingol eta Van hirietan hain zuzen ere.

Debekua [aldatu]

Hala ere, 2009ko abenduan Turkiako Auzitegi Konstituzionalak azkenean alderdia legez kanpo utzi zuen "estatu, herrialde eta nazioaren batasun apurtezinaren aurkako ekintzen sorlekua" izateaz akusatuta. Debekua hala herrialdearen barruan nola nazioartean oso kritikatua izan da, turkiar agintariek Ezker Abertzalearen aurkako prozesuak eredutzat hartu duten bitartean.

Kanpo loturak [aldatu]