Gizarte Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gizarte Gerra (K. a. 91-K. a. 88) edo, zuzenago esanda Aliatuen Gerra, Erromako Errepublika eta Italiako bere aliatuen arteko gerra bat izan zen, erromatar hiritartasunaren emateagatik.

Gaio Mario Erromatik kanpo egon zen denboran (K. a. 99-K. a. 90), bake erlatiboko urte batzuk egon ziren, non, zirudienez, Senatuak kontrolatzen zuen boterea. Baina, K. a. 95ean Lex Licinia Mucia argitaratu zen, erromatar hiritartasuna modu iruzurlean lortu zuten aliatuen aurka zuzendua, euren artean ezinegon indartsu bat eragiten duena.

K. a. 92an Marko Livio Druso tribuno bezala aukeratua da, liskarrera daramaten neurri demagogiko batzuk prestatzen dituena, lege frumentario berri bat eta zilarrezko sestertzioaren debaluzioa. Aliatuekin ezkutuko adostasun bat ere aurkezten du, hiritartasun eskubidea aginduz, lurren banaketa berri baten gastuen ardura hartzearen truke. Ofizialki senatuak gaitzetsia, bere etxean hiltzen dute, gerra pizten duena.

Pizenarrek, lukaniarrek, marsiarrek, samnitarrek eta apuliarrek parte hartzen dute, hauei, etruriar eta umbriarrak batzen direlarik, Italia izeneko errepublika batean independente bezala aldarrikatuz, Korfinium hiriburu bezala zutela, Erromatik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzean datoz, K. a. 90ean, senatuak, armadaren agintea Silari ematen dion arte, baina Mario politikara itzultzen da eta agintea berreskuratzen du.

Azkenik, gerra, Silak Aeserniako banda samnitarrak suntsitzen dituenean amaitzen da. Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortzen dute, urte horien igaroan, italikoei erromatar hiritartasuna emango zieten hiru lege onartu baitziren.

1 Juliar legea K. a. 90ean. Erromak hiritartasuna ematen die leial mantendu ziren eta hala eskatu zuten hiri italikoei, eta jeneralak, hala merezi zuten erromatar jatorrikoak ez ziren soldaduei ematera ahalbidetu zituen.

2 Plautia-Papiria legea K. a. 89an. Erromak italiko orori ematen zion hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen

3 Ponpeiar legea K. a. 89an, eskubide latindarra, oraindik eskubide hau ez zuten Galia Zisalpinako hiriei emanez. Onura, batez ere, Po ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten.