Gizarte ardura korporatibo
Enpresan, gizarte ardura korporatiboa enpresaren bere helburuak betetzeko konpromisoa da, helburu hauek enpresaren baitakoak nahiz kanpokoak direlarik, enpresarekin harremanetan dauden pertsona guztien itxaropenak betetzeko ahaleginaren bitartez, ekonomia, gizarte nahiz ingurumen-arloetan. Nabarmendu behar da gizarte ardura korporatiboa ez dela enpresaren berezko helburuetatik at dagoen zeregina, enpresa bera indartzeko modu bat baizik, baina enpresaren jarduerak ingurunean dituen eragin positiboak bultzatuz eta negatiboak baztertuz. Gizarte ardura korporatiboa iraunkorra eta eraginkorra izan dadin, enpresak politika integral diseinatu behar du, enpresaren baloreetan erroturik eta enpresan interesak dituzten eragile guztien iritzia kontuan hartuz.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |