Gizarte ikerkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Gizarte ikerkuntza metodo zientifikoa oinarri duen prozesua da eta errealitate sozialaren inguruko ezagutza berriak erdiesteko (ikerkuntza hutsa) edo egoera sozial baten beharrak eta arazoak diagnostikatu ondoren ezagutzak modu praktikoan aplikatzeko (ikerkuntza aplikatua) erabiltzen da. Gizarte zientzietan metodo zientifikoa erabiltzen lehenak XIX. mendeko ekonomistak izan ziren, esaterako, Karl Marx, Cournot eta Walras.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian emandako definizioaren arabera, hainbat elementu bereizi daitezke[1]:

  1. Ikerkuntza soziala prozesu bat da, eta hala, modu jarraian gertatzen diren hainbat fasez osatua dago.
  2. Ikerkuntza zientifiko sozialak helburu bezala ezezagunak diren arazoei erantzunak bilatzean datza. Modu honetan, arlo sozialean dauden ezagutzak zabaldu egiten dira.
  3. Ikerkuntza sozialak metodologia jakin bat eta arlo sozialerako egokiak diren teknika zientifikoak aplikatzea derrigortzen du.

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburuaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinarrizkoa: helburu nagusia diagnosia egitea eta hobeto errealitate sozialaren arlo jakin bat hobeto ezagutzea da, aplikazio praktikorik halabeharrez egin gabe.
  • Aplikatua: helburua gai jakin baten gainean ezagutzaren aplikazio praktikoa egitea da.

Denboraren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sinkronikoa: fenomeno soziala momentu jakin batean ezagutu nahi da.
  • Diakronikoa: fenomenoaren bilakaera bilatzen da denboran zehar.
  • Atzera begirakoa (erreprostektiba): fenomeno baten bilakaera ezagutu nahi da baina iraganetik abiatuta.
  • Aurrera begirakoa (prospektiba): fenomenoaren balizko etorkizuneko bilakaera zein izango den ezagutu nahi da. Aurrera begirako ikerkuntzan, bi azpimultzo bereiz daitezke: panel tankerako ikerkuntzak eta joera tankerako ikerkuntzak.

Sakontasunaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Deskriptiboak: fenomeno soziala ezagutu nahi du kausak aintzat hartu gabe.
  • Esplikatiboak: fenomeno soziala eta haren kausak ezagutu nahi ditu.

Zabaltasunaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Makrosoziologikoa: joera klasikoa hau da eta esangura unibertsala duten gaiak hartzen ditu. Populazioa handiko unibertsoekin lan egin ohi du.
  • Mikrosoziologikoa: fenomenologiarekin lotuagoa, egunerokotasunean esangura duten gaiak aukeratzen ditu. Populazio txikiko unibertsoak aukeratu ohi dira.

Izaeraren araberakoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kuantitatiboa: kuantifikatu daitezken fenomenoak hartzen ditu kontuan, eta hala, analisi estatistikoa eta datu objektibo eta zenbakidunen erabilpen orokortua egiten du.
  • Kualitatiboa: ikerkuntza subjektuen ekintzen interpretazioa egiten du, eta beraz, ekintza horiek aktoreentzat duten esanahia ezagutzera eta ulertzera bideratzen da.

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuantitatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia fisiko-naturalak kuantitatiboak dira funtsean, izan ere, ikertzen dituzten kasuen arteko berdintasunak bilatu behar baitituzte. Gizarte zientziek, aldiz, metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboak erabiltzen dituzte, aztertu behar duten errealitatearen tipologiaren edo izaeraren arabera. Esaterako, portaeren antzekotasunak ikusi nahi badira (etxebizitza, ikasketak, errenta, adina...) kasuen kontaketa egin daiteke; baina ikerketaren helburua kualitatiboagoa bada, esanahiak ulertu, diskurtso aniztasuna jaso, eta abar... Kasuen dibertsitatea aztertu beharko da. Zientzietan, orokorrean, bada ere enpirismo deritzon korrontearen aldeko joera. Joera honen arabera, zenbakidun datuetan oinarritu behar da ezagutza, bestelako baliabideak gutxietsiz. Joera horrek ez du kontuan hartzen gizarte zientzien ikerketa objektuak duen berezitasuna, izatez, errealitate soziala aldagarria da uneoro eta ez da errez egokitzen antolaketa arrazionalera. Bi balore edo datuen arteko tartea ez dago beti naturalki eta logikoki ordenaturik; are gehiago, errealitate sozial asko ez dago modu numerikoan neurtzeko moduan ikusgarriak.

Ezaugarri nagusiak:

Kualitatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri kuantitatibo eta kualitatiboen arteko aldea, ezaugarri jakin horiei ematen zaien balioan dago: kuantitatiboak ezaugarriaren neurriari eta kantitateari ematen dio garrantzia; kualitatiboak, aldiz, ezaugarriaren formari eta nolakotasunari. Teknika kualitatiboak ez dira kuantitatiboak bezain matematikoak, are gehiago, kuantitatiboen aurretik gertatzen dira, izan ere, zientzian, neurgarria denaren ordenua zenbakien aurretik ematen da. Hala, bi metodoen arteko gailentasunaren arteko eztabaida zaharra gaindituz, gaur egun onartua dago bi metodoen erabilpena bateratua gizarte fenomeno konplexuak aztertzeko.

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Informazioa biltzeko teknika nagusiak eztabaida taldea (6-12 pertsona arteko taldeak talde sozial jakin bat ordezkatzen dutenak[1]) eta elkarrizketa sakontasunean (galtegirik gabeko baina gutxieneko gidoia duten elkarrizketak) dira.
  • Pertsonak anonimoak dira eta talde, profil edo diskurtso sozial baten ordezkari gisa aukeratzen dira.
  • Diskurtsoen analisian zera bilatzen da: balioak, arau kulturalak, aurreiritziak, eta talde sozial jakin baten jarrerak.

Teknika motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo estatistiko-kuantitatiboak
Metodo kualitatiboak
Metodo nahasketa
  • Artxibategi ikerkuntza
  • Eduki analisia
  • Luzetarako datuak (azterketa longitudinalak)
  • Erreferentzia taldeak
  • Metodo historikoa
  • Erdi egituratutako elkarrizketa
  • Egituratutako elkarrizketa
  • Triangulazioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sierra Bravo. R.: Técnicas de Investigación Social. Teoría y ejercicios. Thiomson. Madrid. 2003. 27. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]