Gladwyn Jebb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hubert Miles Gladwyn Jebb
Gladwyn Jebb

1945eko urriaren 24 – 1946ko otsailaren 2
Ondorengoa Trygve Lie

Jaiotza 1900eko apirilaren 25a
Firbeck, Rotherham,  Ingalaterra
Heriotza 1996ko urriaren 24a (96 urte)
Halesworth, Suffolk,  Ingalaterra
Ezkontidea Cynthia Jebb, Lady Gladwyn
Erlijioa Anglikano

Hubert Miles Gladwyn Jebb, 1. Gladwyngo baroia, (1900eko apirilaren 25a1996ko urriaren 24a), britainiar diplomatiko eta politikaria izan zen, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekari moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etonen eta Oxforden ikasi ondoren, 1929an Cynthia Noble ezkondu zuen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Miles, Vanessa (Hugh Thomas hispanistaren emaztea) eta Stella.

1924an Zerbitzu Diplomatikoan sartu eta Teheranen eta Erroman lan egin zuen. 1940ko abuztuan, Gerra-Ekonomiako Ministro izendatu zuten eta 1943an Foreign Officen sartu zen. Bertan zegoela, Teheran, Jalta eta Potsdamgo Batzarretan parte hartu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuak sortzeko Biltzarrean parte hartu zuen, 1946an Trygve Lie idazkari nagusi izendatua izan zen arte bitartekari moduan arituz.

Londresera itzuli eta Nazio Batuetan eta Parisen aritu zen enbaxadore. 1960an Gladwyngo baroi izendatua, Alderdi Liberalean sartu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Is Tension Necessary?, 1959
  • Peaceful Co-existence, 1962
  • The European Idea, 1966
  • Half-way to 1984, 1967
  • De Gaulle's Europe, or, Why the General says No, 1969
  • Europe after de Gaulle, 1970
  • The Memoirs of Lord Gladwyn, 1972


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gladwyn Jebb Aldatu lotura Wikidatan