Gleb Panfilov
Gleb Panfilov zinemagile sobietarra izan zen (Magnitogorsk, 1934). Errusiako Telebistan aritu zen San Petersburgoko Studio Lenfilmen sartu aurretik. Bere lehen film luzea, V Ogne Broda Net (1967, Sutan ibirik ez), nahikoa izan zuen Uhin Berri deituriko mugimenduko izenik aipatuenetako bat bihurtzeko. Nacalo (1970, Hasiera) eta Prosu slova (1957, Hitza eskatzen dut) filmen ostean, Tema (Gaia) egin zuen 1979an, zeina ez baitzen zabaldu 1986 arte. Hurrengo urtean, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen film horrengatik. Geroztik, literatura-lanak zinemara eramaten saiatu da. Beste film batzuk: Valentina (1981), Vassa (1983), Gamlet (1989, Hamlet), Mat (1989, Ama), Romanovy: Ventsenosnaya semya (2000, Romanovtarrak: familia inperiala).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.