Glencoeko sarraskia
| Glencoeko sarraskia | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Lehen Jakobiten matxinada | |||||||||
Glencoe haranaren irudia. |
|||||||||
|
|||||||||
| Gudulariak | |||||||||
| Argyllgo Dukearen Oinezko Errejimendua Campbell klana eta Behe Lurretako eskoziarrak |
Glencoeko Mac Donald klana | ||||||||
| Buruzagiak | |||||||||
| Robert Campbell Glenlyongoa | Alasdair MacIain | ||||||||
Glencoeko sarraskia (ingelesez Massacre of Glencoe eta Eskoziako gaeleraz Mort Ghlinne Comhann) Iraultza Loriotsua ondoren eta 1689ko Lehen Jakobiten matxinadaren zehar Eskoziako Lur Garaien mendebaldean dagoen Glencoe haranan jazo zen gertakari lazgarri bat izan zen. Glencoe harana Fort William udalerriaren hegoaldean dago,
Gertakaria John Graham of Claverhousekoaren aginduz gauzatu zen. Sarraskia haranaren hiru kokagune ezberdinetan hasi zen (Invercoe, Inverrigan eta Achnacon), halere hilketa gehienak MacDonaldarrak ihesi zihoaztela burutu ziren. Erasotzaileak sarraski hau burutzeko Glencoeko Mac Donald klaneko kideek euren gobindatuei eskeinitako abegikortasunaz baliatu ziren, denera MacDonald klaneko 39 gizon erail zituztelarik. Bestalde, beste 40 emakume eta haur ere hil ziren, haien etxebizitzei sua eman eta barnean kiskali baitziren.
Iruditegia [aldatu]
-
Sarraskiaren oroitarria edo zelta gurutzea.
Kanpo loturak [aldatu]
- Glecoeko sarraskiari buruzko orrialdea. BBC History. (Ingelesez)
- Glencoeko sarraskiari buruzko artikulua entzungai. In Our Time - BBC. (Ingelesez)
- Glencoeko sarraskiari buruzko kontakizuna. (Ingelesez)
- Glencoeko sarraskiari buruzko kontakizun zehatz eta luzea (Ingelesez)