Glenn Miller
Wikipedia(e)tik
Glenn Miller Estatu Batuetako musikagile, tronboi-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (Clarinda, Iowa, 1904 - Londres-Paris bidean, 1944). 1926an, tronboi-jotzaile profesional egin zen Ben Pollacken bandarekin. 1939an, big banden zuzendari famatu egin zen mundu osoan. In the Mood (1939, Sasoian) da Millerren lanik ezagunenetako bat. Miller hil ondoren, arrakasta handia izaten jarraitu zuen haren orkestrak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.