Glifo
.
Glifo hitza grezieratik dator, γλύφω, eta bere jatorrizko esanahia “zeinu bat zizelkatu” da; baita idatzi edo margotu. Hitzak esanhi desberdinak izan ditzake.
Eduki-taula |
Glifoak arkeologian [aldatu]
Zenbait zibilizazioek haien hizkuntza idatzia horrelako errepresentazioen bidez sortu zituzten. Adibide ezagunetarikoa maia idazkerarena izan daiteke. Maia herriak bere monumentu nagusietan glifoak erabiliz idatzitako testu asko eta asko utzi ditu. Glifoek harrian eginak badira petroglifo izena dute. Antzinako Egiptoko zeinu grafikoek, aldiz, hieroglifiko izena dute. Terminoa Europan Frederick Catherwoodren maia zibilizazioaren marrazkiez zabaldu zen, 1840an inguruan. Aztekek ere glifoak erabili zituzten.
Arkeologiako glifoak piktogramak edo ideogramak izan daitezke; baita idazkera sistema baten partea, silaba edo logograma moduan.
Glifoak tipografian [aldatu]
Tipografian glifoa idazkeraren letra edo karakter baten errepresentazio grafikoa da. Beste modu batez esateko, garai bateko inprimategien tipoak ziren; tipoak konbinatuz, hau da, glifoak konbinatuz, beste letrak sortzen ziren. Esaterako frantzesez bokal bat bakarrik ager zezakeen, glifo bat, edo azentu zirkunflexuaz, bi glifo.