Glikoproteina
Wikipedia(e)tik
Glikoproteinak bere talde prostetikoan gluzidoak dituzten proteinak dira. Proteina berezi hauek gluzidoen OH taldea eta protidoen NH taldearen arteko lotura kobalentea eratzean sortzen dira.
Glikoproteinak bizidun guztiengan daude, bakterioengandik gizakiarenganaino. Bakterioengan mureina izeneko molekula eratzen dute, zelula hormaren osaketan parte hartzen duena.
Glikoproteinak dira, besteak beste:
- hainbat hormona
- entzima batzuk
- antigorputzak
- muzina (bronkioen jarioa)
- eritrozitoen zelula mintzean dauden molekulak, odol taldeak eragiten dituztenak.