Glissando

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glissandoa adierazteko zeinua

Glissando musika-tresna batean eskala goranzkoan edo beheranzkoan nota batetik bestera igarotzeko nota horien arteko guztiak bizkor eta behatzak labainduz jotzea. Pianoa jotzean, behatz lodiko azazkala, edo erdiko hatza, bizkor labaintzen da tekla zuri edo beltzen gainean. Harizko musika-tresnetan eta haizezkoetan tonu batetik bestera igarotzea. Askotan lerro zuzen batekin adierazten da, edo bi tonuen arteko lerro makur baten bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glissando Aldatu lotura Wikidatan