Globigerinida

Wikipedia(e)tik
Globigerinina» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Globigerinida
Fosilaren garaia: Jurasiko-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Filuma: Foraminifera
Klasea: Polythalamea
Ordena: Globigerinida
d'Orbigny
Sinonimoak

Globigerinina

Globigerinida foraminifero kaltzitiko hialinoen orden bat osatzen dute, planktonean oso ugaria Kretazeotik aurrera. Hiltzerakoan bere oskolek hondo ozeanikoa osatzen dute eta arroka sedimentario pelagikoak osatzen dituzte. Paleoekologia eta eboluzioa ulertzeko oso erabilgarriak dira. Foraminifero planktonikoaren baliokidetzat erabil daiteke.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zitoplasma eta bizitza prozesuak gainontzeko foraminiferoen antzekoak dira, batez ere Rotaliina azpiordenarekin alderatuta.

Elikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzak dituzten espezieak haragijaleak dira, batez ere kopepodoak jaten dituztelarik. Arantzarik gabeko espezieek diatomeak eta erradiolarioak jaten dituzte.

Izaki gehienek sinbionteak dituzte eurekin, batez ere forma arantzatsuetan. Bestalde espezie ez arantzatsuek ez dute izaten. Sinbionte hauek fotosintesia egiten dute eta modu honetan oxigenoa ematen diote foraminiferoari, baina elikagai gisa ere balio dezakete. Foraminifero planktonikoak, beraz,orojaleak dira.

Birsorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foraminifero planktonikoak 300.000tik 400.000ra zelula flagelatu askatzen dituzte, gameto modukoak. Hauetariko bakoitzak 3 eta 5 μm, euretariko bakoitzak gero bere oskol propioa osatzen duelarik. Ernalkuntza zikloak ilargiarekin bat egin ohi dute.

Sistematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun 100 bat espezie bizi dira ozeano guztietan. Hala ere euren biologia gutxitan erabiltzen dira ikerketa gehienak mikropaleontologiaren atalean egin baitira, hau da, oskolaren formari erreparatuz.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foraminiferoak askotan erabiltzen dira mikropaleontologian, berreraikuntzak egiteko. Bere balio bioestratigrafikoa handia da, baina baita ere paleoekologia eta paleogeografia ezagutzeko.

Bioestratigrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Foraminiferoen erabilera bioestratigrafikoa»

Globigerininaren erabilera bioestratigrafikoa oso handia da. Foraminifero planktonikoak izanda zabalkuntza geografiko handia dute, oso txikiak dira eta ugariak eta korronteek ere garraiatu ditzakete. Hau dela eta bi unitate estratigrafiko ezberdin euren fosil edukiaren arabera lotu daitezke munduko bi leku ezberdinetan.

Gainera mutagarritasun handikoak izanda espezie berri baten agerpena edo desagerpenak sarri gertatzen dira eta honek biozonak egiten laguntzen du.

K/T muga zehazterako garaian oso erabilgarriak izan dira, zehaztasun handiko isokronak eratzen dituztelako.

Ekologia eta paleokologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Foraminiferoen erabilera paleokologikoa»

Globigerininaren barruan dauden espezie guztiak planktonikoak dira eta, beraz, ez dute ingurugiro ezberdinen datu gehiegirik ematen. Hala ere itsaso guztietan eta sakonera guztietan bizi direnez asoziazio ezberdinak ikertuz uraren tenperatura, latitudea... ezagutu daiteke. Gazte eta zaharren arteko ratioak uraren sakonera esango digu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MICROPALEONTOLOGIA. Molina, Eustoquio - 2º ed. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 2004.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Globigerinida Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]