Gneo Manlio Vulso

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:10, 27 apirila 2015

Gneo Manlio Vulso (?-K. a. 189) erromatar kontsul bat izan zen K. a. 189an, Marko Fulvio Nobiliorrekin batera. Asia Txikiko galaziarren aurkako kanpaina arrakastatsu baten buru izan zen kontsul izan zen garaian, Galaziar Gerra bezala ezagutzen dena.

Vulso, Manlia genseko patriziar bat zen, baina, ezagunagoa den gens Torcuata adarrarekin zuen lotura, ezezaguna da. K. a. 256an Marko Atilio Regulorekin batera, eta K. a. 250ean kontsul izan zen Luzio Manlio Vulso Longoren ondorengoa izan zitekeen.

Aulo Manlio Vulso, hamaika urte beranduago, K. a. 178an kontsul izan zena, bere anaia txikia izan zitekeen.