Go!azen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Go!azen
Datuak
Jatorrizko izenburua Go!azen
Izenburua euskaraz Go!azen
Urtea 2008
Estreinaldia 2008ko azaroaren 13
Generoa Musikala
Herrialdea  Euskal Herria
Iraupena 90 min.
Zuzendaria
Jabi Elortegi
Aitor Aranguren
Ekoizleak
Raquel Busca
Pausoka
Gidoilariak
Xabier Zabaleta
Alvaro Carmona
Pedro Fuentes
Jabi Elortegi
Aktoreak
Iñigo Azpitarte
Barbara Rivas
Mikel Losada
Ramon Agirre
Yago Mateo
Aitor Saumell Esnaola
Inma Fernández
Yeray Vázquez
Pedro Alfonso Vilas
Zulai Plazaola
Jon Urbieta
Musikagileak
Fernando Velazquez
Argazkilariak
Javier Agirre
Jatorrizko hizkuntza
euskara
Webgunea
[http//goazen.tk]

Go!azen 2008 urtean, ETB eta Pausokak ekoiztutako euskal film musikala da. Genero honetako lehendabiziko euskarazko filma da.

Filmaketa 2008ko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra egin zuten Azpeitia inguruan[1].

Berez telebistarako filma bazen ere, Pausoka etxeak Euskal Telebistarako egina, sortutako ikusmina zela eta, zinema-aretoetan estreinatu zuten[2].

Eduki-taula

[aldatu] Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak "Basakabi" izeneko udaleku batean 16 urteko mutil-neska talde baten istorioa azalduko du. Hantxe Irati (Barbara Rivas) eta Beñatek (Iñigo Azpitarte) amodioa ezagutuko dute arazoak arazo: zuzendariaren diziplina, kideen bekaiztuak, eta abar.

[aldatu] Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Jabi Elortegi eta Aitor Aranguren
Gidoia Xabier Zabaleta, Alvaro Carmona, Pedro Fuentes eta Jabi Elortegi
Ekoizle exekutiboa Raquel Busca
Musika Fernando Velazquez
Argazki Zuzendaritza Javier Agirre
Aktoreen zuzendaritza Ainhoa Aierbe
Arte zuzendaritza Mikel Serrano
Koreografia Josu Mujika
Ekoizleak: ETB eta Pausoka

[aldatu] Pertsonaiak

[aldatu] Musika

Musikala izanda, abestiak zeharo garrantzitsuak dira filmean. Hori dela eta, Fernando Velazquez bilbotarrak, lehen El orfanato bezalako pelikuletan aritutakoa, euskarazko abesti klasikoak ez ezik, egungo abestiak ere moldatu ditu.

Hona hemen filmean agertuko diren hamaika abestiak:

Zbk. Abestia Taldea Musika eta hitza
1 Goazen Filmerako egina Alvaro Carmona eta Xabi Zabaleta
2 E.H. Sukarra E.H. Sukarra Mikel Gorosabel Garai "Norton"
3 Amets Bat Alaitz eta Maider Maider Zabalegi Galardi
4 Ilargia Ken Zazpi Eñaut Elorrieta Larruzea eta Jon Mikel Arronategi Azurmendi
5 Txoriak Txori Mikel Laboa Mikel Laboa
6 Horrelako The Uski's Anartz Laka Zameza eta Jon Zameza Gonzalez
7 Amets Gari Gari
8 Apustua Filmerako egina Fernando Velazquez eta Xabi Zabaleta
9 Aitormena Hertzainak Hertzainak
10 Lau Teilatu Itoiz Itoiz
11 Sarri sarri Kortatu Frederick "Toots" Hibbertten Chatty Chatty abestiaren bertsioa

[aldatu] Casting

Protagonistak aukeratzeko ekoizleek castinga egin zuten. Bertan parte hartzeko baldintzak honakoak ziren: 14 eta 20 urte arteko neska-mutil euskaldunak dantzatzea eta abestea dakitenak. Gainera, estra izateko 40 urte baino helduagoak ere bilatu zituen[3]

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak