God Gave Rock 'N' Roll To You II

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"God Gave Rock 'N' Roll To You II"
Fitxategi:KISS ggr&rtyII single cover.jpg
Kiss(r)en singlea
Revenge albumetik
A-aldea " God Gave Rock 'N' Roll To You II"
B-aldea "Junior's Gone Wild" (King's Xen eskutik)
Argitalpena 1991ko abuztuaren 22a
Formatua CD singlea
Grabazioa 1991
Musika mota Hard rock
Iraupena 5:23
Diskoetxea Interscope Records
Idazlea Russ Ballard, Paul Stanley, Gene Simmons, Bob Ezrin
Ekoizlea Bob Ezrin
Kiss (r)en single kronologia
"Rise to It" / "Silver Spoon"
(1990)
"God Gave Rock 'N' Roll To You II" / "Junior's Gone Wild" (King's Xen eskutik)
(1991)
"Unholy" / "God Gave Rock 'N' Roll to You II"
(1992)

"God Gave Rock 'N' Roll to You II" Kiss hard rock talde amerikarraren abesti bat da. Hasieran, 1991n single moduan kaleratu zuten, Bill and Ted's Bogus Journey filmaren soinu bandaren parte zelarik, eta geroago Kissen 1992ko Revenge albumean sartu zuten.

Abestia Argent taldearen 1973ko "God Gave Rock and Roll to You" abestiaren bertsio bat da, eta kredituetan Russ Ballard, Paul Stanley, Gene Simmons eta Bob Ezrin agertzen dira idazle modura.

Eric Carr bateria agertzen den Kissen azken abestia da, 1991an bere heriotza baino lehen. Bateria jotzeko ahulegi egon arren, koruak egin zituen abestiaren a cappella zatian, errepikatzen den "...to everyone, he gave his song to be sung" zatia abestuz, eta kantuaren bideoan bateria jotzen agertzen da.

Bideoa Los Angelesen, Kalifornian grabatu zuten 1991ko uztailean eta Mark Rezykak zuzendu zuen.[1] Taldea gela baten jotzen agertzen da Kissen hasierako eguneetako flashbackekin non Simmons eta Stanley makillajearekin agertzen diren. Bitxia da ez direla Carren irudirik agertzen makillajearekin, hiru urte eta erdi makillajearekin jo izan zuen arren. VH1 classic katean eman zuten Kissology Volume Two: 1978-1991 saio berezian Gene Simmonsek esan zuen "Ez da bakarrik soinu banda baterako bertsio bat, Eric Carren testamentu bat baino, eta uste dut jende asko ez dela horretaz ohartu."

Abestia arrakasta handia izan zen taldearentzat munduko hainbat lekutan, eta Erresuma Batuan eta Alemanian hamar postu gorenetan sartu zen.[2] 21. postua lortu zuen[3] Billboard'eko Hot Mainstream Rock Tracks zerrendan AEBetan, eta bideoa musika telebista kateetan sarritan agertu zen.

Singlea Gene Simmonsek eta Paul Stanleyk ahots nagusia konpartitzen duten lehen aldia da 1981eko Music from "The Elder"eko "I" abestitik.

Single modura eta Bill and Ted's Bogus Journey filmaren soinu bandan argitaratutako bertsioa[4] filman agertzen denaren desberdina da. Filman, 40 segundoko solo bat agertzen da Steve Vaik jotzen duena[5]. Beranduago, "The Elusive Light and Sound, Vol. 1" albumean sartu zuten "Final Solo" (Track 15) izenburuarekin. Zale askok bi abestiak konbinatzen dituzte filman agertzen den bertsioa ikusteko, 5:26ko iraupena duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]