Goenkale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Goenkale
GOENKAL XVI. LOGO.jpg
Formatua Telesaila
Iraupena Ordu bete gutxigora behera
Egilea Pausoka Entertainment, EITB
Protagonistak Ainhoa Aierbe (Leonor)
Tessa Andonegi (Alizia)
Kandido Uranga (Abel)
Martxelo Rubio (Kandido)
Asier Hernandez (German)
Itziar Ituño (Nekane)
Naroa Agirre (Naroa)
Iñaki Perurena (Imanol)
Miren Gaztañaga (Ines)
Loreto Mauleon (Joana)
Asier Oruesagasti (Kevin)
Maria Cruickshank (Itxaso)
Xabier Perurena (Ibon)
Maialen Velasco (Ikerne)
Mikel Martinez (Lukas)
Joanes Passicot (Manex)
Ylenia Baglietto (Eider)
Erika Olaizola (Leire)
Eneko Sagardoi (Said)
Gaizka Segui (Aimar)
Miriam Gomez (Naia)
Ramon Agirre (Ernesto)
Maitena Salinas (Mireia)
Naiara Arnedo (Ester)
Inma Fernandez (Uxue)
Pepi Aranburu (Igone)
Eriz Alberdi (Sabin)
Karmele Larrinaga (Asun)
Tanya de Roberto (Lupe)
Amaia Arkotxa (Garbiñe)
Xabier Erauskin (Jon)
Herria Euskal HerriaEuskal Herria
TB Katea ETB
Emisioa 1994
Gaur egun
Atalak 3000 baino gehiago

Goenkale ETB 1en emititzen den euskarazko telesaila da, Pausoka Entertainmentek eta EITBk ekoitzia. Telesail honek 19. denboraldia du aurten. Astelehen eta asteartetan emititzen da eta Arralde fikziozko herriko biztanleen arteko gorabeherak kontatzen ditu. Telesailaren izenburua herriko izen bereko kalearengatik da Goenkale. 1994an hasi zen eta Espainiar estatuko telesail luzeena da.

Miramonen grabatzen da egunero, eta kanpoaldeko sekuentziak, Tolosan (Gipuzkoan) filmatzen dituzte, lehen Orion. Horrez gain, Euskadiko kostaldeko beste hainbat herritako irudiak tartekatzen dira telesailean, hala nola Bermeo, Getaria, Lekeitio, Donostia, Bilbo etab.

Hasierako urteetan astelehenetik ostiralera ematen zuten arren, 13. denboralditik aurrera astelehen eta astearte gauetan ematen dute soilik. Hala ere, egun bakoitzeko kapituluak bikoitza irauten du.

Eduki-taula

Ezaugarriak[aldatu]

Telesail hau sortzeko, garai hartako EITBko zuzendariak ziren Oterminek eta Amatiñok Galesera bidaiatu eta oso-osorik galeseraz eginiko Pobol y Cwm (Haraneko Jendea) teleisala oinarritzat hartu zuten. Telesail hau 1974 eta 1982 urte bitartean BBC Wales kateak emititu zuen, aldiz 1982. urtetik aurrera S4C kateak emititu zuen. Gaur egun ere, emititzen jarraitzen dute. Bestalde, Erresuma Batuko East Enders telesail luze eta ospetsuan ere oinarritu ziren.

Bere hastapenetan atal bakoitzak ordu erdi irauten zituen, eta astelehenetik ostiralera emititzen zen; denbora igaro hala, 2004. urtetik aurrera ostiraleko atala kendu eta astelehenetik ostegunera emititzen hasi ziren lehenengo eta 13. denboralditik gaur arte astelehen eta asteartetan soilik emititzen da baina atal bakoitzak ordu bete inguru irauten du.

Arralde[aldatu]

Arralden gertatzen dira Goenkale telesaileko gorabeherak, Euskal Herriko kostaldean kokatzen den fikziozko herri arrantzale txikian. Barrualdeko sekuentziak Miramongo estudioetan grabatzen dira eta kanpoaldekoak hainbat herritan. Gehien bat Orion eta Tolosan. Arralde ondoko fikziozko herria Amaru da, askotan protagonistek izendatzen dutena.

Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 19 denboraldi luze hauetan hainbat dekoratu agertu dira: Boga Boga taberna, Udaletxea, Ertzaintzaren komisaldegia, Sobia taberna, Muñagorri hotela, Atxuri taaberna, Madariaga ontziola eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak. Guztietan aipagarriena Boga Boga taberna ezbairik gabe; lehenego denboralditik gaurdaino Arraldeko tokirik mitikoena izan bada ere 19. denboraldian ikusi dugu lehenengoz bertako sukaldea.

Goenkaleko egungo aktoreak.

Goenkale, hasiera[aldatu]

Goenkale 1994. urteko udazkenean hasi zen. Hasiera batean, Lasa familiaren gorabeherak kontatzen zituen. Jose Mari eta Martinenak. Lehena Boga-boga ostatuaren jabea, eta bigarrena herriko bideoklubarena. Bi anaien arteko liskarrek familia osoa banatzen zuten. Ezinikusia areagotzen joan zen amaren heriotzaren ondoren eta horren testamentuaren irakurketarekin, eta bi anaiak urruntzen joan ziren Martinen heriotza gertatu zen arte.

XVII. denboraldia[aldatu]

"Goenkale"ren denboraldi berriko lehenengo atala datorren irailaren 27an eskainiko da 22:00etatik aurrera ETB-1en. Hasteko, Alizia eta Germanen arteko ezkontza ikusteko aukera izango dugu. Bestalde, Kandido eta Leonor elkarrekin bizi dira; baina ustekabeko albiste bat jasoko du Leonorrek eta Kubara bueltatu beharko du denboraldi baterako. Kandidok, gainera, beste emakume interesgarri bat ezagutuko du. Horretaz gain, Abelek albiste garrantzitsu bat emango die Madariagatarrei.Kevinek Nedarekin maiteminduta jarraitzen du. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du bere sekretua eta horrek arriskuan jarri dezake Tximistarekin duen adiskidetasuna. Lukasek eta Ikernek, aldiz, denboraldi bat elkarrengandik urrun egon beharko dute, Ikerne kanpora joango baita lanera. Ez dira egun errazak izango Lukasentzat mehatxu anonimoak ere jasoko baititu. Hamazazpigarren denboraldi honetako lehen ataletan emititu zen azken atalean izan zen leherketa izugarriaren ondorioak ere ezagutuko ditugu.Dekoratu eta pertsonai berriak ere ezagutuko ditugu datorren irailaren 27an. Horietako bat Murrieta familia izango da. Peru aitak eta Iker eta Eider seme-alabek sekretu garrantzitsu bat ezkutatzen dute. Paula eta Uxue ama-alabak, bestalde, Madariagatarrekin oso erlazio estua izango dute. Julene izeneko beste emakume batek, aldiz, desegonkortu egingo du Kandido eta Leonorren arteko erlazioa. Horretaz gain, Madariagatarrekin zerikusia duen beste sekretu bat gordetzen du.Nekane komisariara bueltatuko da eta Arralden desagertu den emakume baten kasua ikertu beharko du Ander izeneko ertzain berri baten laguntzarekin.Manex izeneko mutil batek umorea ekarriko du Arraldera. Ibonek kartzelan ezagutu zuen Manex eta Bogan azalduko da bere lagunari laguntza eskatuz.

Kameo eta bitxikeriak[aldatu]

Goenkalek sekulako eragina du gizartean. Duela urte batzuk Harakin Elkarteak, adulteratutako haragiaren inguruko trama bat kentzeko eskatu zuen. Auzia Parlamentura ere iritsi zen ia.

Beste batean, Goenkalen ume bat bahitu zuten batean, ETB-n dei zaparrada jaso zen umea Gernikan ikusi zutela esanez. (Umea Gernikakoa zen berez). Gainera Ertzaintzaren inkonpetentziaz kexatzen ziren, telesailean emandako "pista faltsuak" jarraitzen zituelako.[erreferentzia behar]

Maria Luisaren papera egiten zuen Kontxu Odriozola aktoreari errieta egiten zion jendeak kalean bere gaiztakeriengatik. Behin gizon baten eskutitz bat jaso zuen, hainbat pertsonaiak gezurra esaten ari zitzaizkiola ohartaraziz. Gizon hark kartazalean zera jarri zuen: Maria Luisa Galardi. Bogo-Boga taberna. Arralde. Gipuzkoa. Posta zerbitzuko langile bizkor eta telesailaren jarraitzaile batek ohartuta, EITBko helbidea gehitu zion. Horrela heldu zen eskutitza Maria Luisaren eskuetara.[erreferentzia behar]

Goenkalen, kameo modura, hainbat eta hainbat pertsona ezagun agertu dira. Euskal Herriko, kirol, kultur eta gizarte arloko ordezkariak, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana eta Hilario Arbelaiz sukaldari ezagunak besteak beste.

ETBko hainbat aurkezle ezagun ere agertu dira: Andoni Aizpuru, Klaudio Landa, Yolanda Alzola, Ilaski Serrano, Julio Ibarra eta Josu Loroño. Gari eta Mikel Urdangarin kantari ospetsuak, Pako Aristi idazlea, Mikel Goñi pilotaria, Bittor Alkiza futbolaria, Izortz Zabala arraunlaria, Sebastian Lizaso bertsolaria, Iñigo Lamarka Arartekoa, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Emakundeko zuzendari ohi Txaro Arteaga, EHUko errektore izana Pello Salaburu, eta Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia.

Dudarik gabe, oiartzun gehien izan duen kameoa, 2004. urtean izan zen. Hain zuzen ere Athletic eta Realeko lehendakari izandako Fernando Lamikiz eta Jose Luis Astiazaran agertu ziren Goenkalen. Agerpen haren berri estatu osoko prentsan zabaldu zen, bai eta Estatuko albistegietan ere.

Azken kameoen artean, aipatzekoak dira Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Patxi Usobiaga eskaladako munduko txapelduna, Iñigo Diaz de Cerio futbolaria, Natalia Zabala, Miss Espainia 2007, Edurne Pasaban alpinista, Andoni Egaña bertsolaria eta Go!azen telesail arrakastatsuko aktore taldea.

Goenkaletik pasa diren hainbat aktore ezagun[aldatu]

19 denboraldi luze hauetan Goenkale telesailetik Euskal Herrian nahiz kanpoan oso ezagunak diren aktoreak pasatu dira. Besteak beste: Barbara Goenaga, Aitor Luna, Miren Ibarguren, Jose Ramón Soroiz, Joseba Apaolaza, Veronica Moral, Ane Aseginolaza, Iñaki Beraetxe, Gorka Otxoa, Isidoro Fernandez, Iker Galartza eta Carlos N`Guema.

Ikus gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]