Goethe Institutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Goethe-Institut, Lille.

Goethe Institutua (alemanez Goethe-Institut) herrialde germaniarretik kanpo alemaniera eta kultura alemaniarra sustatzeko helburua duen erakundea da. Bere zeregin nagusia alemaniera bigarren hizkuntza bezala irakastea da. Institutuaren bigarren helburua Alemaniaren harreman kulturalak indartzea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925an sortu zen Deutsche Akademie bezala (DA) eta egun ordezkaritzak munduan zehar dauzka, 16 Alemanian eta 128 beste 77 herrialdetan. 2001an Inter Nationes erakundearekin eta Goethe-Institut Inter Nationes izena hartu zuen, geroago izen zaharra berreskuratzen.

Johann Wolfgang von Goethe poeta alemaniarren ohorean izendatu zen.

Alemaniako gobernuak finantzatzen du gehienbat eta 278 milioko aurrekontua dauka, erdia baino gehiago ikasleak ordaintzen duten azterketa eta ikasketen bidez. 3.300 langile dauzka eta Munichen dago bere egoitza nagusia.

Azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketak sei mailatan ditu sailkatuak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari jarraituz.

CEF maila Goethe-Institut azterketa
C2 Zentrale Oberstufenprüfung, Kleines Dt. Sprachdiplom
C1 Zentrale Mittelstufenprüfung (in future C 1), Prüfung Wirtschaftsdeutsch
B2 Zertifikat Deutsch für den Beruf
B1 Zertifikat Deutsch
A2 Start Deutsch 2
A1 Start Deutsch 1

Beste azterketa batzuk ere eskaintzen ditu, hainbat egoeratarako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goethe Institutua Aldatu lotura Wikidatan