Gogor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gogor taldea 60ko hamarkadan eratutako euskal apaizen protesta talde bat izan zen, euskal joera abertzale eta progresistakoa, Bizkaian oinarritua. Hainbat protesta ekintza egin zituzten Euskal Herriaren eskubideen alde eta Francoren diktaduraren errepresioaren kontra.

1968an, Vatikano II. Kontzilioko erabakien epelean, Derioko apaiztegian giltzapetu ziren diktaduraren kontra eta Euskal Herria aitortu eta haren eskubideen alde. Pablo Gurpide Bilboko elizbarrutiko apezpikuak estu hartu zituen eta, urte horretako azaroan hil baino lehen, apaiz horiek etenaldian ezarri zituen a divinis.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]