Gogorregi Konpartsa

Wikipedia(e)tik
(Gogorregitik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gogorregi Konpartsa
Sorrera: 1988
Txupinera: Josune Bañales1994
Egoitza: Sabin Etxea, Ibáñez de Bilbao,16 (Abando)
Leloa: "Jaietan Jai!"
Kideak: 500
Koloreak: Urdin eta Arrosa
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.gogorregi.org

Gogorregi Bilboko konpartsa bat da eta bere kide gehienak EGIkideak dira .

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1988 urtean, Bilboko konpartsero batzuk batu ziren konpartsa berri bat eratzeko helburu bakar batekin, Bilboko Aste Nagusian parte hartzea eta gozatzea. Konpartsa honek Gogorregi izena hartu zuen.

Horren ostean, konpartsa hau lan egiten hasi zen Aste Nagusi anitza garatzeko asmoz, eta, era honetan, bilbotar guztien parte hartzea jaietan sustatzeko. Bilboko jaiak Bizkaia eta Euskal Herrian sona handikoak dira.

Azken urteotan, konpartsa hau Pio Baroja Enparantzan kokatu izan da. Leku ezberdinetan egon ondoren, Areatzatik Albiako Lorategietara pasatu ziren, eta handik Pio Baroja enparantzara bertara.

2005 urtean, Bilboko Konpartsak federaziotik at gelditu zen.

[aldatu] Ekintzak

  • Txosna Bilboko jaietan
  • Ihauteriak
  • Tomas Deuna
  • Bidai kulturalak
  • Sagardotegia

[aldatu] Irudia

Gogorregiren irudiak (edo logoak) Gogortxu du izena, euskal mutil bat da eta harri bat altxatzen ageri da. Nahiz eta konpartsaren historian beste izen batzuekin deitu izan, hau da gaur egun erabiltzen dena. Betiko arropak erabiltzen ditu: mahoizko prakak, abarkak, gerrikoa, alkandora zuria eta txapela buruan.

Aste Nagusia amaituta, Gogorregiko konpartsakideek puzgarri batzuk bizkarrean jarrita zerura jaurtitzen dute.

[aldatu] Gogorregi sariak

[aldatu] Abestia

Gogorregiren abestia:
Galtzerdi urdin arrosak dekotaz



Jendez gainezka dago arenalie
aurten be heldu jaku aste nagusie
Marijaia hor deku gorriz jantzite
aste osoan ez dau lo egingo be
Bilboko anbientea hasi da berotan
kolorez urdin arrosaz darubi bihotzean
Anima zaitez gugaz kantatzera:


JAIETAN JAI
GOIZETIK GAUERA


GOGORREGI
txup txup ( x 5)

Nuvola apps amarok.png
Gogorregiren abestia (info+ · laguntza)

Gogorregiren abestia




[aldatu] Kokapena

Bilboko Aste Nagusian Pio Baroja Enparantzan dago Gogorregiren txosna.





[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gogorregi Konpartsa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak