Goin' Blind

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goin' Blind
Kissen musika-lana
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1974
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaCasablanca Records
Deskribapena
Honen parte daHotter Than Hell
HitzakMetroLyrics
Kissen kronologia
Parasite Goin' Blind Hotter Than Hell
Goin' Blind
Kiss(r)en abestia Hotter Than Hell albumetik
Argitalpena1974ko urriaren 22a
Grabazioa1974ko abuztua
Musika motaHard rock
Iraupena3:37
DiskoetxeaCasablanca Records
IdazleaGene Simmons, Stephen Coronel
EkoizleaKenny Kerner eta Richie Wise
Hotter Than Hell abesti zerrenda
"Parasite"
(2)
"Goin' Blind"
(3)
"Hotter Than Hell"
(4)


"Goin' Blind" Kiss taldearen abestia da, Gene Simmonsek eta Stephen Coronelek idatzia, batzuetan "Going Blind" bezala deitua. Abestia taldearen bigarren albumean argitaratu zuten, 1974ko Hotter Than Hell albumean. Abestiaren jatorrizko lan-izenburua "Little Lady" zen.

Kissek gutxitan jo zuen zuzenean, Kiss Unplugged MTV emanaldian akustikoan jo zuten arte, jarraian kaleratu zuten kontzertu horren zuzeneko albumean agertu zelarik. Gero Kiss Symphony: Alive IV albumean agertu zen, berriro ere akustikoan, baina oraingo honetan abestia Melbourne Symphony Ensemble orkestrarekin batera jo zuten.

2005eko abenduan, taldeak Rock the Nation kaleratu zuen, 2004ko birari buruzko dokumentala zuen DVD bikoitza. Bonus eduki moduan, komertzialki argitaratu zen "Goin' Blind" abestiaren lehen bertsio elektrikoa biltzen zuen.

Ingurukoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gene Simmons: "Goin' Blind" 1970eko abestia da. Garai hartan Cream eta Mountain taldeak asko entzuten nituen. "Goin' Blind" nire abesti gogokoenetarikoa bihurtu da. Grabazioaren zeozerk ere ondo iruditzen zait, bateriaren konpresioa. Heavy rock moduko giro horrek Hotter Than Hell albumeko puntu altuenetako bihurtzen dau.

"Goin' Blind" Kiss-aurreko "Little Lady" izeneko abesti baten bertsio berlandua da, non letrak gizon zahar eta neska gazte baten arteko erlazio bati buruz hitz egiten duen: "And I know how it should be/There is nothing more for you and I/Some are young and some are free/But I think I'm goin' blind" (Badakit nola izan beharko litzateke/Ez dago zuretzako eta niretzako baino gauza handiagorik/Batzuk gazteak eta askeak dira/Baina itsutzen noala pentsatzen dut). Nahiz eta letra horreek gero umore-kutsu bat izango zuten, "93 urte ditut, zuk 16", sentimendu orokorra erromantizismo madarikatua da.

Musikak letraren emozioaren gogortasunarekin bat egiten du, irrikan, tono minorra duten estrofetan eta dituen ornamentazioak direla eta ia sentimendu japoniarra duen estribilloan oinarrituz. Kissen "Goin' Blind" abestiaren grabazioa tristea baina gogorra da: Gene Simmonsek letrak abesten ditu estutasun ulu batekin, Black Sabbathen diska baterako bezain gogorra izan daitezkeen gitarra riff eta bateria erdi-azkar baten gainean. Ace Frehleyk abestiaren puntu gorenean bere gitarra solorik onenetariko bat egiten du, merkurio riff bolada gogor bat, abestiaren tristura sentimendu hori modu instrumentalean lortzen duena. "Goin' Blind" ez zuten inoiz single moduan kaleratu, baina Kiss zaleen abesti gogotsuenetarikoa bihurtu zen eta hainbat taldek bertsionatu zuten, hala nola, Dramarama eta Dinosaur Jr.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Melvinsek abestia grabatu zuten 1993an beraien Houdini albumerako, eta berriro 2005eko A Live History of Gluttony and Lust zuzeneko albumerako. Dinosaur Jrek 1994an grabatu zuen abestia Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved tributu albumerako. The Melvinsen bertsioa ere sartu zuten CDan, baina Gene Simmonsek Dinosaur Jren bertsioa nahiago zuen. Dramaramak abestiaren bertsio akustikoa kaleratu zuten beraien 1996ko Best of Dramarama: 18 Big Ones arrakasta albumean.

Abestiaren bertsio neo-barroko bat agertu zen String Quartet Tribute to Kiss albumean.

Rush rock progresibo talde kanadiarrak abestiaz barre egin zuen beraien "I Think I'm Going Bald" abestian, 1975eko Caress of Steel albumekoa. Geddy Leek "Contents Under Pressure" liburuko 32. orrialdean azaltzen duenez: "Garai hartan Kissekin biratzen geunden, eta "I Think I'm Going Blind" izeneko abesti bat zuten. Eta orduan izenburuaz barre egiteko, hau bururatu zitzaigun". Leek azaltzen du jatorrian izenburua Neil Peart bateriajoleari bururatu zitzaiola, Alex Lifesonek burusoil bihurtzeko beldurra zuelako barre egiten zuena, askotan "buruan edonolako elementuak botatzen zituela. Horrek Neilek zahar bihurtzeari buruz pentsatzen hastea ekarri zuen..."

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]