Goitibehera
Wikipedia(e)tik
Goitibehera hitzak esaten duen moduan goitik behera (maldan behera) inertzia erabiliz jaisteko erabiltzen den gailu edo jostailuari ematen zaion izena da.
Modu errazean egindako orga-antzeko batez eta honi ezarritako gurpil batzuez eratuta dago. Maiz gurpilen lana betetzeko errodamenduak erabiltzen dira[1].
Artisau-jostailu hauek normalean pilotuak berak eginak dira. Galizian carrilana eta Katalunian carreton dituzte izenak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Goitibehera, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=goitibehera