Golan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kokapen mapa

Golan[1]Golango gainak izenaz ere ezaguna— (arabieraz هضبة الجولان‎ Haḍbat al-Ǧūlān, hebreeraz רמת הגולן Ramat HaGolan) Asiako goi ordoki estrategikoa da, Siria, Israel, Jordania eta Libano arteko mugan dagoena.

Lehen, Siriaren mendeko lurraldea zen; gotortu, eta Israelgo lurraldeei artilleriaz eraso egiteko erabili zuten Israelgo estatua sortu ondoren (1948); gero, 1967an, Israelek hartu zuen eta lege militarraren mende jarri. Israelek 1981ean bereganatu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Golan.jpg

Iparraldean, itsas-mailatik 2.000 m-ra baino gehiagora dago, eta Galileako itsasoaren inguruan, berriz, itsas-maila baino beherago.

Naturaren ikuspuntutik, Golan Hermon mendiaren jarraipena da. Jordan ibaiaren iparraldean dago, Hermon mendi magalaren eta Yarmouk (Heromax) ibaiaren artean. Lur eta belardi emankorrak ditu, 120–520 m garai direnak.

[aldatu] Historia

Siriako Al Qunaytirah eskualdearen zatia izanik, Israelek okupatu egin zuen Sei Eguneko Gerran (1967) eta, berriz ere, Yom Kippur Gerran (1973). 1981eko abenduaren 14an Israelek legea eta administrazioa aplikatu zituen, estatuaren zatitzat joz. Nazio Batuen Erakundek legez kanpoko anexio hau gaitzetsi du eta nazioartekoak ez inoiz onetsi.

Siriak Al Qunaytirah eskualdearen zatitzat jotzen du oraindik.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Golan
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak