Golden Gate
Golden Gate (euskeraz Urrezko Atea) mendebaldeko Kalifornian dagoen itsasarte bat da, San Frantziskoko Badiaren sarreran, Ozeano Baretik banatzen duena. Bere luzera 7,9 kilometrokoa da.
Golden Gate Zubi ospetsuak, 28 metroko zabalera eta 2,7 kilometroko luzera duena, itsasartea zeharkatzen du San Frantzisko hegoaldean Marin konderriarekin iparraldean lotzeko. Sir Francis Drake esploratzaile ingelesak, San Frantziskoko badia ingurua 1579an bisitatu zuen arren, litekeena da Gaspar de Portolá gobernari kolonialaren agindupean, tokia zeharkatu izana 1769an. Bertan egon ziren lehen europar jatorriko pertsonak, erabateko ziurtasunez jakindakoa, Portolák 1772an bidalitako soldadu talde bat izan zen. John Charles Frémont esploratzaile amerikarrak eman zion itsasarteari Golden Gate izena 1846an.
Golden Gateko Aisialdi Gunea (Golden Gate National Recreational Area), 1972an ezarri zuen AEBetako Parke Nazional Zerbitzuak. Golden Gate zubitik iparraldera eta hegoaldera eta hedatzen da, eta bere barnean Alcatraz eta Angel uharteak hartzen ditu.
