Goma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiako goma.

Goma zuhaixka batzuen enborrei darien gai likatsua eta gardena da, nagusiki polisakaridoz osatua, uretan erraz disolbatzen dena. Tropikoko zuhaitz batzuen enborretan (Acacia eta Astragalus generokoak) sortzen diren konkorrak hartuta lor daiteke.

Goma-landare batzuek, Arabiako gomak, adibidez, uretan disolbatu eta disoluzio gardenak sortzen dituzte. Beste goma batzuek, goma tragakantak, adibidez, gelatina-itxurako gaia osatzen dute, ura xurgatzeko erraztasuna dutelako. Egonkortzaile eta emultsionatzaile moduan erabiltzen da industrian.

Gomaren antzeko propietateak dituen material polimeriko bat, goma sintetikoa, sintesi bidez ere lor daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]