Goncourt Saria

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Goncourt Saria literatura sari bat da, frantsesezko egileak saritzen dituena (ez dira nahitaez frantziarrak). 1986an Edmond de Goncourt idazlearen testamentuaren arabera eratu zen. Société Littéraire des Goncourt delakoa 1902an sortu zen ofizialki eta sariak 1903ko abenduaren 21ean banatzen hasi.

Goncourt Saria, urtean agertu den imajinaziozko prosa onena saritzeko sortua, eleberri bati ematen zaio ia beti. Frantziako literatura sari ohoretsuena da. Saria bera sinbolikoa da (10 euro), baina irabazleak irabazitako ospeak liburuaren salmentak ugaritzen ditu, saria oso erakargarri bihurtuz.

[aldatu] Goncourt Saria jaso zuten pertsonen zerrenda

Tresna pertsonalak