Gone with the Wind

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:16, 22 urtarrila 2016
Trailer

Gone with the Wind (euskaraz, 'haizearekin joana') 1939an Victor Flemingek zuzendutako filma da, Margaret Mitchellen 1936ko izen bereko eleberrian oinarrituta. Film epikoa Estatu Batuetako hegoaldean Gerra Zibilaren garaietan kokatuta dago eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta Olivia de Havilland ditu protagonista.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendeko erdialdean, Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) gazte alditsu eta ederra Estatu Batuetako hegoaldeko etxaleku esklabistan bizi da. Ashley Wilkes (Leslie Howard) maite duen arren, ezin du bere maitasuna bete, honek Melanie Hamilton (Olivia de Havilland) bere lehengusuaren senargaia baita.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hastekotan dago eta bertoko gazteak parte hartzeko irrikitan daude, Rhett Butler (Clark Gable) izan ezik, bere irabazian baino ez duen pentsatzen gizon xarmangarria. Butlerrek Scarlettez maitemintzen du Ashleyko etxalekuan egindako jai batean. Honek film osoan zehar ez du etsiko Scarletten amodioa lortu arte, Scarlettek Ashleyrekin itsututa dagoen arren.

Pertsonaiak

Vivien Leigh: Scarlett O'Hara
Clark Gable: Rhett Butler
Leslie Howard: Ashley Wilkes
Olivia de Havilland: Melanie Hamilton

Sariak

Gone with the Wind filmak 10 Oscar irabazi zituen, bere garaian inork lortu ez zuen errekorra. Horrelako emaitza Ben-Hurrek hautsi zuen. Filmak Film onenari, aktore onenari (Vivien Leigh), zuzendari onenari (Victor Fleming), bigarren mailako aktore onenari (Hattie McDaniel), arte zuzendari onenari, argazkigintza onenari eta abar lortu zituen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gone with the Wind Aldatu lotura Wikidatan