Gonzalo Saez de Mahamud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Saez de Mahamud
Bizitza
JaiotzaBilbo, ?
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmerkataria

Gonzalo Saez de Mahamud (Bilbo, XVI. mendea) merkatari bizkaitarra izan zen, jatorriz arabiarra. Eragin handia izan zuen Bilboko itsasadarraren garapenean.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1511ko ekainaren 22an, Joana Gaztelakoak –Joana Eroa ezizenez ezagunak– Kontsulatua abian jartzeko erregalia eman zion Bilbori. Ordura arte, artilearen merkataritza kontrolatzen zuen Burgosko kontsulatuak Bizkaiko golkoko portuen arteko lehia estua sustatu zuen. Baina handik aurrera, Bilboko itsasadarrean bertakoek hartuko zituzten erabakiak. Kontsulatu berria itsasadarrarekin, nasekin, dragatzeekin... zerikusia zuten gaiez arduratuko zen. Bertako merkatari, ontzi-jabe edota olagizonek zainduko, berrituko eta hobetuko zuten itsasadarra, eta portu naturalaren merkataritza jarduera bultzatuko zuten horrela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen erdialdean Bilboko itsasadarra bideratzeko lanak egin zituzten lehenengoz eta Gonzalo Saez de Mahamud nabarmendu zen. Batetik, lanei egindako ekarpen ekonomikoagatik. Eta bestetik, izenaren jatorri musulmanagatik. Gogoan izan behar da, garaiko foru arauen arabera, moriskoek, juduek eta kristautasunera konbertituek debekatuta zeukatela Bizkaiko jaurerrian bizitzea eta kargu publikoak izatea[1].

Baina Gonzalo Saez de Mahamudek kargu publikoak izan zituen. Bilboko errejidore izan zen 1543tik 1551ra eta, besteak beste, Merkatarien Fidel izendatu zuten. Agiriek erakusten dute botere ekonomikoa ere bazuela; dohain eta zerbitzu askotan haren izena agertzen da diru kopuru handienen aldamenean. Bizkaiko familia nagusiekin, ezkontzen bidez, lotura zuela jakin da, hala nola Zurbaran eta Markinatarrekin[1].

Bere aipamenak gerora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881ean, Camilo Villavaso Echevarria foruzale eta diputatuak Mahamuden sinadura jaso zuen Euskal-Erria aldizkarian, itzal handiko beste bizkaitar batzuenarekin batera. Eta azpian, pertsonaiaren azalpen labur baten ondoren, zera idatzi zuen: “Zer jatorri zuen familia hark? Abizenak adierazi bezala, haren leinua moriskoa izanik, nolatan etorri zen bizitzera konbertitu berriekin ere muturreko etsaitasuna nagusi zen herrialdera?[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Irazustabarrena, Nagore. (2017ko otsailaren 26a). «Mahamud eta Bilboko itsasadarra» Argia CC-BY-SA lizentzia.