Gonzalo Gomez Butroe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Gomez Butroe
Bizitza
Jaiotza1340? (683/684 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Gonzalo Gomez Butroe, izengoitiz Butroe Zaharra (1340? - San Vicente, 1423?), Bizkaiko Ahaide Nagusia izan zen, Butroeko Jauna eta Bizkaiko oinaztarren buruzagia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1390. urtean Bizkaiko beste ahaide nagusiak bildu zituen Gaztelako Erregeak zergak kobratzeko eskubidea eman ziezaiela eskatzeko asmoz. 1421ean Medinara joan zen Joan Aragoiko infantearen aldeko borrokara. Joan II.a erregearen zerbitzari leiala izan zen; San Vicente herrian hil zen 1423ean (1435ean, batzuen ustez).

Maria Alonso Muxikakoarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen: Joan, Muxika eta Aramaioko Jauna eta Gomez Gonzalez, Butroeko Jauna. Joana eta Alfontsa alabek Altzaa eta Ormazako etxeak hartu zituzten oinordekotzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]