Gonzalo Jiménez de Quesada
- Artikulu hau Espainiako militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Quesada.
Gonzalo Jiménez de Quesada (Kordoba, 1495 - Mariquita, Kolonbia, 1579ko [otsailaren 16]]a) Espainiar konkistatzailea izan zen. Pedro Fernández de Lugoren agindupean joan zen Santa Martara 1535ean, justizia-buruzagi kargua eskuratuta. 1536an, Rio Grande (Magdalena ibaia) esploratzera joan zen, ausardia handiz zeharkatu zituen mendiak, eta tinko jarraitu zuen espedizioko talde handi bat galdu zuela jakinda ere. Chibcha leinuen lurraldeak hartu zituen, eta beste bi espediziorekin topo egin zuen: El Doradora zihoanarekin, batetik, eta Federmann esploradorearen espedizioarekin, bestetik. Bogota hiria sortu zuen, eta Nueva Granada izena eman zion konkistatutako lurraldeari. 1549. urtea arte ez zuen lortu lurralde hartako gobernari izatea. El Doradoren bila egin zuen beste bidaia bat, baina ez zuen emaitza onik lortu. Historiari buruzko lan interesgarriak idatzi zituen; besteak beste, Compendio Historial, Relación de la Conquista y de los Ratos de Suesca.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.