Gonzalo Queipo de Llano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Queipo de Llano


Q123049071 Itzuli

1931ko abenduaren 8a - 1933ko irailaren 25a
← baliorik ez - Leopoldo Ruiz Trillo (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Queipo de Llano y Sierra
JaiotzaTordesillas1875eko otsailaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1951ko martxoaren 9a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Genoveva Martí Tovar (en) Itzuli  (1901eko urriaren 4a -  ezezaguna)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra, militarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainia-Estatu Batuak Gerra
Rifeko gerra
Espainiako Gerra Zibila

Find a Grave: 162397016 Edit the value on Wikidata

Gonzalo Queipo de Llano (Tordesillas, Espainia, 1875eko otsailaren 5a - Sevilla, Espainia, 1951ko martxoaren 9a) Espainiako Armadako militarra izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, estatu kolpean parte hartu eta gerrak iraun bitartean zein gerraondoan, pertsona asko hiltzeko agindua eman zuen.[1]

Terrore erregimena ezarri zuen Sevillan, eta giza eskubideen urratzea gerrako armatzat erabili zuen. Hargatik, ohorezko hilobi nabarmena izan du hamarkadetan Sevillako Macarena elizan, Elizaren eta bertako kofradia garrantzitsu baten babesaz. Memoria Legea aplikatzen ez zela eta, gai arantzatsua izan zen.[2][3] Azkenean, 2022ko azaroan atera zituzten haren gorpuzkiak Macarena elizatik.[4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monarkiaren aurkako matxinadan parte hartu ondoren (Cuatro Vientos, 1930), Portugalera alde egin behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Francoren estatu kolpearekin bat egin zuen, eta Hegoaldeko gudarostearen buru egin zuten. 45.000 fusilamenduren arduraduna izan zen.[5]

1939an, teniente jeneral izendatu zuten, eta, gero, Sevillako kapitain jeneral. Gerra garaian, oso ezaguna egin zen Andaluzian, Sevillako irratian egiten zituen hitzaldi beroak zirela eta.[6] Hitzaldi haietan, Errepublikaren aldekoak hiltzera eta bortxatzera animatzen zituen bere soldaduak. Oso aipatua da irratiz emandako hitzaldi haietako pasarte hau:[7][8]

« Nuestros valientes legionarios y regulares han enseñado a los rojos lo que es ser hombre. De paso, también a las mujeres de los rojos, que ahora, por fin, han conocido a hombres de verdad, y no castrados milicianos. Dar patadas y berrear no las salvará.

Itzulpena: Gure legionario eta tropa erregular ausartek gorriei irakatsi diete zer den gizon izatea. Bide batez, gorrien emakumeei ere bai; emakume horiek, orain, azkenean, benetako gizonak ezagutu dituzte, eta ez miliziano zikiratuak. Ostiko eta orro egiteak ez ditu emakume horiek salbatuko.

»
Gonzalo Queipo de Llano

1950ean, Francisco Francok Queipo de Llanoko markesa titulua eman zion, bere zerbitzura egindako lanagatik; eta 2012an Mariano Rajoyren gobernuko Justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardónek titulu hori berritu zion Gonzalo Queipo de Llanoren bilobari.[2][8] Eliza Katolikoak (frankismoarekin elkarlanean aritu baitzen) bere tenplu batean gorde ditu Queipo de Llanoren gorpuzkiak: Sevillako Macarena elizan, hain zuzen ere.[7] 2022ko azaroan, haren gorpuzkiak eta haren emaztearenak atera zituzten Macarena elizatik, Espainiako Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea aplikatuz.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b «Gallardón renueva el marquesado a los Queipo de Llano en el aniversario del alzamiento», Público, 2012-07-31.
  3. (Gaztelaniaz) Tres fórmulas para sacar al general golpista Queipo de Llano de la Macarena. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  4. a b (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2022-11-03). «Exhuman los restos de Queipo de Llano de la Macarena en Sevilla» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2022-11-03). «Exhuman los restos de Queipo de Llano de la Macarena en Sevilla» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  6. Lur entziklopedietatik hartua.
  7. a b Francisco Moreno Gómez: 1936: el genocidio franquista en Córdoba, Crítica argitaletxea, 2008. Ikus 52. orrialdea.
  8. a b Natalia Junquera: «Gallardón expide el título de marqués al nieto de Queipo de Llano», El País, 2012-07-31.