Gonzalo Sánchez de Lozada
Gonzalo Sánchez de Lozada (La Paz, Bolivia, 1930 -) boliviar politikaria da, Errepublikako lehendakaria 1993tik 1997ra eta 2002tik 2003ra.
[aldatu] Biografia
Filosofia eta ekonomia ikasi zuen. Meatzaritzako enpresaburu gisa nabarmendu ondoren, politikan sartu zen, eta MNR Mugimendu Nazionalista Iraultzaileko kide egin zen.
Víctor Paz Estenssoro presidentearen laguntzaile eta adiskide izan zen, eta Plangintza eta Koordinazioko ministro. Kargu horretan zela, ekonomiaren inflazioari eusten eta estatuaren mendeko enpresen administrazioa garbitzen saiatu zen.
1989ko hauteskundeetan, boto gehien izan zituen hautagaia izan zen, baina, Hugo Banzer eta Jaime Paz Zamorak egin zuten hitzarmena medio, ezin izan zuen Boliviako Errepublikako lehendakaritza hartu.
1993ko hauteskundeak irabazi ondoren, Estatuko buruzagi izan zen; Víctor Hugo Cárdenas izan zen presidenteorde. Agintean egon zen bitartean, Boliviako burdinbideen % 50 pribatizatu zuen, eta baita petrolioa, telekomunikazioak, elektrizitatea eta hegazkin-konpainiak ere.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.