Gonzalo Suárez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gonzalo Suárez (Oviedo, Espainia, 1934) zinema-zuzendaria eta gaztelaniazko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean bertan izan zuen antzezle-karrera hasteko aukera. Gero hedabideetan hasi zen lanean, irratian, kirol-kazetari gisa. 1960ko hamarraldian zenbait eleberri idatzi zituen: De cuerpo presente (Gorpua bertan dela). Bere eleberrietako batzuk filmetarako baliatu izan zirenez, film-gidoiak idazten hasi zen, eta filmak zuzentzen gero.

Zuzendari gisa, 1967an egin zuen debuta, Ditirambo filmarekin. Hasieran ohi ez bezalako filmak egiten hasi zen, edertasun handiko irudi oniriko eta fantasiazkoak, batetik, eta errealitatekoak, bestetik, nahasiz. Esperientzia horren porrotaren ondoren, zinema tradizionalera itzuli zen, literatura-lanak zinemara egokituz.

1994an El asesino triste (Hiltzaile tristea) kontakizun-liburua argitaratu zuen, hamar urte ezer argitaratu gabe igaro ondoren, eta 1999an Ciudadano Sade, XVIII. mendeko aristokrata libertinoaren eleberri gisako biografia.

Beste film aipagarri batzuk: El extraño caso del doctor Fausto (1969, Fausto doktorearen kasu harrigarria); Aoom (1970); Morbo (1971); Al diablo, con amor (1973, Deabruari, maitasunez); La loba y la paloma (1974, Otsemea eta uso-emea); La regenta (1974); Beatriz (1976); Don Juan en los infiernos (1990, Don Juan infernuetan); La reina anónima (1992, Erregina anonimoa); Mi nombre es sombra (1995, Nire izena da itzala).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Aktore-zerrenda
2007 Oviedo Express Barbara Goenaga, Carmelo Gómez, Najwa Nimri, Jorge Sanz
2002 El candidato no data available
2000 El portero Maribel Verdú, Carmelo Gómez, Antonio Resines, Elvira Mínguez, Roberto Álvarez
1995 Mi nombre es sombra Francois-Eric Gendron, Amparo Larrañaga, Ernesto Alterio
1994 El detective y la muerte Maria de Medeiros, Javier Bardem, Héctor Alterio, Charo López, Mapi Galán
1992 La reina anónima Carmen Maura, Marisa Paredes, Juanjo Puigcorbé
1991 Don Juan en los infiernos Fernando Guillén, Carmen Maura, Héctor Alterio, Olegar Fedoro
1990 El lado oscuro del deseo Héctor Alterio, Hugo Gorban
1988 Remando al viento Virginia Mataix, José Luis Gómez, Hugh Grant, Valentine Pelka, Lizzy McInnerny, Elizabeth Hurley
1984 Epílogo Francisco Rabal, José Sacristán, Charo López, Sonia Martínez, Chus Lampreave
1979 Cuentos para una escapada José Luis Borau, Chus Lampreave, Carmen Santonja
1977 Reina Zanahoria Fernando Fernán Gómez
1977 Parranda (film) José Sacristán, Antonio Ferrandis, Fernando Fernán Gómez
1976 Beatriz Jorge Rivero, José Sacristán, Carmen Sevilla
1974 La loba y la paloma Carmen Sevilla, Donald Pleasence
1973 Al diablo con el amor (A) Ana Belén, Victor Manuel, Luis Ciges
1972 Morbo (film) Ana Belén, Victor Manuel
1970 Aoom Lex Barker, Teresa Gimpera, Fernando Rey
1969 El extraño caso del doctor Fausto (A) Alberto Puig, Olga Vidali
1969 Ditirambo (A) Lou Bennett, Ángel Carmona, Francesc Català Roca
1967 Ditirambo vela por nosotros (A) Marianne Bennett, Bill Dyckes, Silvia Suárez
1966 El horrible ser nunca visto (A) Francisco Balcells, Silvia Suárez
  • (A) Gonzalo Suárez aktore nagusi gisa agertzen da

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De cuerpo presente, 1963.

Los once y uno, 1964.

Trece veces trece, 1964.

El roedor de Fortimbrás, 1965.

Rocabruno bate a Ditirambo, 1966.

La zancada del cangrejo, 1969.

Operación Doble Dos, 1974.

Gorila en Hollywood, 1980.

La reina roja, 1981.

El asesino triste, 1994.

La literatura, 1997.

Ciudadano Sade, 1999.

Yo, ellas y el otro, 2000.

El cine: de las cavernas a la pantalla, 2001.

El hombre que soñaba demasiado, 2005.

La suela de mis zapatos, 2006.

Dos pasos en el tiempo. De Aoom a El Genio tranquilo, 2006.

El secreto del cristal. Aforismos y desafueros de Gonzalo Suárez., 2008.

Gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965 Fata Morgana.

1975 Operación Doble Dos.

1980. La colmena.


Zuzendutako antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. Arsénico por favor

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]