Good Morning, Vietnam

Wikipedia, Entziklopedia askea

Good Morning, Vietnam (euskaraz Egunon, Vietnam) 1987ko Barry Levinson estatubatuar zinema zuzendariaren gerra komedia-drama filma bat da. Bertan, Robin Williams eta Forest Whitaker aktoreek antzeztu zuten. Vietnamgo Gerran eta Saigon hirian girotua dago.

Filma honetako antzezpenarengatik Robin Williams aktoreak Aktore onenaren Oscar Sarirako izendapena jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vietnamgo Gerran AEBtako Aire Armadako Adrian Cronauer (Robin Williams) disc jockeya Vietnamen dauden estatubatuar soldaduak entretenitzeko irrati batean esatari eta musikajartzaile gisa lan egiteko Saigon hirira iritsi berria da. Hasiera batean giro ona eta dibertsioa nagusi izango dira, baina piskanaka-piskanaka irratiko nagusiak esatariaren gerra aipamenak "politikoki desegokiak" direla ohartuko dira. Hortaz Cronauer kaleratu eta AEBtara bidaltzea erabakiko dute, bitartean irratian esatari eskasek ordezkatua izango da, baina hauek ez dira entzuleen guztukoak izango. Estatubatuar soldaduek Cronauerri irratira itzul dadin eskatuko diote, bere aipamenengatik behin betiko kaleratu dezaketela jabetzen ez diren arren.

Aktoreak

Kanpo loturak