Good Will Hunting

Wikipedia, Entziklopedia askea

Good Will Hunting (euskaraz "Will Hunting Zintzoa") 1997ko Gus Van Sant zinema zuzendariaren filma bat da. Gidoia Ben Affleck eta Matt Damon aktoreek idatzi zuten, eta filma honetako protagonistak Robin Williams, Matt Damon, Ben Affleck, Minnie Driver eta Stellan Skarsgård aktoreak izan ziren.

Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenik bi irabazi zituelarik: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Robin Williams) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Ben Affleck eta Matt Damon).

Argumentua

Will Hunting, Boston hegoaldeko mutil umezurtz eta txiroa da, baina aldi berean dohaiduna eta jende ohia baina askoz ere buruargigoa, Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean erratza pasatzen lan egiten duelarik. Egun batez, Gérald Lambeau irakasleak ikastetxeko arbela batean matematikako teorema baten ariketa zail bat ikasleek etxekolan gisa egin dezaten idatziko du, Willek hura ikusi eta ezkutuan berehala amaituko du. Hurrengo egunean, ariketa bikain amaituta irakaslea zur eta lur geldituko da, are gehiago egilea bere ikasleetako bat bera ere ez dela izan jakitean. Kale borroka baten ostean poliziak Will joko du, espetxeratzeko zorian dagoelarik. Epaileak Lambeau irakaslearen eskakizuna onartuko du (Will gaztearen dohaiaz jakitun), espetxeratu beharrean psikologo baten ardurapean egotekotan.

Terapia honen bitartez gaztearen portaera gatazkatsuaren zergatia jakingo da, hau mutikotan jasotako tratu txarren ondorioa delarik, eta bere neskalagunarekin duen harremana hobetzen lagunduko dio. Era berean gaztearen presentziak irakaslea eta psikologoaren bizitzak ere onerako aldatuko ditu, haien arteko lehia gainditzen lagunduko baidie, irakasleak bere gutxiespen konplexua gaindituko du, aldiz, psikologoak bere emaztearen heriotzaren ondorioz izandako atsekabe eta isolamendua nolabait gaindituko ditu.

Pertsonaiak

Kanpo loturak