Goonietarrak
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | The Goonies | |
| Izenburua euskaraz | Goonietarrak | |
| Urtea | 1985 | |
| Estreinaldia | 1985eko ekainaren 7a | |
| Generoa | Abentura | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 114 min. | |
| Aurrekontua | 19.000.000$ inguru | |
| Banatzailea | Warner Bros. | |
| Zuzendaria | ||
| Richard Donner | ||
| Ekoizleak | ||
| Richard Donner Harvey Bernhard Kathleen Kennedy Frank Marshall Steven Spielberg |
||
| Gidoilariak | ||
| filma: Chris Columbus Istorioa: Steven Spielberg |
||
| Aktoreak | ||
| Sean Astin Josh Brolin Jeff Cohen Corey Feldman Kerri Green Martha Plimpton Jonathan Ke Quan Anne Ramsey Robert Davi Joe Pantoliano John Matuszak |
||
| Musikagileak | ||
| Dave Grusin Cyndi Lauper |
||
| Argazkilariak | ||
| Michael Kahn | ||
| Webgunea | ||
| http://www.thegoonies.com/ | ||
Goonietarrak (ingelesez The Goonies) 1985ean Richard Donner zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. istorioa Steven Spielberg zuzendari ospetsuak idatzi zuen, filma honetako ekoizleetako bat ere izan zelarik, filmarako espreski moldatutako gidoia aldiz, Chris Columbus gidoigileak idtzi zuen. Oregon estatuko Astoria udalerrian filmatu zen.
istorioa [aldatu]
Mikey Walsh Estatu Batuetako kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita, arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile batzuk familia bizi den auzoa suntsitu eta golf zelai bat eraiki nahi baidute. Auzoak Goon Docks deritzo ("Goon Kaiak"), hortik dator filma honen izenburua. Mickey eta bere lagun koadrilak euren buruei Goonies edo Goonietarrak deitzen diete.
Arratsalde enbatatsu batean, Mikey bere lagunekin batera etxe zuloan daude. Erabat asperturik daudelarik, gabnarara igo eta hainbat antzinako gailu zahar eta bitxi topatzen dituzte. Haien artean, nahi gabe, "Willy begibakarra" delako baten altxorraren mapa topatuko dute, hau duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata bat izan zen.
Orduan lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila kaleratzea erabakiko dute, hau lortuko ez balukete, Goonien taldea betirako deseginez.
Altxorraren bilaketak kostaldeko taberna zahar baten lurpera eramando ditu, taberna horren jabeak Fratellitarrak dira, altxorra bereganatzeako irrikia duten banku lapur familia. Gooniek piratek tranpez josiriko lurpeko pasabideen artean eta Fratellitarrak atzetik jarraitzen dituztela altxorraren bilaketa abenturari ekingo diote.
Aurreikuspena edo Trailerra [aldatu]
- The Goonies filmaren aurreikuspena ikusgai (Ingelesez)
Kanpo loturak [aldatu]
- The Goonies filmaren IMDB fitxa ikusgai (Ingelesez)
- The Goonies.com - The Goonies filmari buruzko webgunea (Ingelesez)