Gora ta gora beti

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gora ta gora beti
Oskorriren eta Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri eta Oskorri
Argitaratze-data1976
IzenburuaGora ta gora beti
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
OinarrituaŠkoda lásky
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakGabriel Aresti
Bestelako lanak
MusikagileaJaromír Vejvoda
Argumentu nagusiaEuskal Herria eta Antikapitalismoa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gabriel Aresti eta XX. mendeko euskal olerkigintza ulertzeko bideoa.

Gora ta gora beti Gabriel Arestiren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Gabriel Arestiren Omenez diskoan argitaratu zuen Oskorrik 1976an.[1] Abestiaren melodia Jaromir Vejvoda txekiar musikagilearen Škoda lásky polkan oinarritua dago.

Lapurdi izena, kanta honetan, Euskadi (Euskal Herria, euskal herritarren nazioa) esangurarekin dago erabilia; izan ere, hitzak idatzi ziren garaian Francoren diktadurak debekatua zuen Euskadi izena erabiltzea. Arestik berak, Gipuzkoatik Lapurdira zihoala Behobiako zubiaren erdira heltzean[2] (Estatu arteko muga zeharkatzean, alegia), beti «Gora Euskadi askatuta» oihu egiten zuen.

Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Niko Etxartek interpretatu zuen, Lapurdikoa ez, baina Zuberotarra dena.

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[3]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen abestiaren hitzak:[4]

Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!
Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.
Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen olioa
ez da postre formala.
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.
Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Badok.info[Betiko hautsitako esteka] Gabriel Arestiren omenez diskoaren fitxa.
  2. Gabriel Aresti, Bidegileak bilduma, 12. zenbakia. Ikus 8. orrialdea.
  3. (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  4. «Gora ta gora beti» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]