Gora Herria (Negu Gorriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gora Herria
Negu Gorriak taldearen
Argitaratze data1991eko abendua
Grabazioa1991
Musika motaHardcore, Rock, Reggae, Rap
Iraupena19:44
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaEsan Ozenki
EkoizpenaNegu Gorriak
Negu Gorriak taldearen kronologia
Gure Jarrera
(1991)
Gora Herria Borreroak Baditu Milaka Aurpegi
(1993)

Gora Herria Negu Gorriak taldeak 1991eko abenduan argitaraturiko maxi singlea izan zen.

Gure Jarrera argitaratu ondoren, taldeak Gora Herria/Power to the People Tour 91 bira egin zuen non Euskal Herria, Frantzia, Norvegia, Italia, Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Kuba eta Espainia bisitatu zituen. Biraren ondorioz maxi singlea argitaratu zituen.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko maxi singlea, 1991

  1. «Euskal Herria nerea»
  2. «Gora herria» (remix)
  3. «B.S.O.» (dub)
  4. «Beste kolpe bat»
  5. «Seinalea»
  6. «B.S.O.»
  7. Zu atrapatu arte

CD, 1996ko berrargitarapena

  1. «Euskal Herri nerea»
  2. «Gora Herria (Remix)»
  3. «B.S.O. (dub)»
  4. «Beste kolpe bat»
  5. «Seinalea»
  6. «B.S.O.»
  7. «Zu atrapatu arte»
  8. «Apatxe gaua»

«Gora Herria» abestian Manu Chaoren ahotsa, Joseba Tapiaren trikitia eta Carlos Mejía Godoyren sampler bat agertzen dira. B aldean biran zuzenean grabaturiko lau abesti agertu ziren: «Beste kolpe bat» eta «Seinalea» abestiak Madrien urriaren 29an, «B.S.O.» abestia Habanan urriaren 16an eta «Zu atrapatu arte» (Kortatu taldearen abestia dena) abestia Bilbon azaroaren 9an grabatu zituzten.

1991n binilo moduan argitaratua, 1996an CD batean berrargitaratu zutenean abesti estra bat zuen: «Apatxe gaua» (Bérurier Noir taldearen «Nuit apache» abestiaren bertsioa) hain zuzen ere, Inadaptatsekin egindako singlean («Apatxe gaua» / «Descendents del carrer», Esan Ozenki, 1994) jadanik argitaratua.

Taldeak abesti guztiak moldatu zituen, «Zu atrapatu arte» (Kortatu) eta «Euskal Herria nerea» (Antón Reixaren sampler bat) izan ezik. Hitzak ere taldearenak dira, Fermin Muguruza eta Treku Armendarizek idatzitako «Zu atrapatu arte» izan ezik.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu Gorriak:

Laguntzaileak

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Negu Gorriak: ekoizleak.
  • Anjel Katarain: «Beste kolpe bat», «Seinalea» eta «Zu atrapatu arte» abestietan soinu teknikaria.
  • Ernesto Nodarse: «B.S.O.» abestian soinu teknikaria.
  • Javier León: «B.S.O.» abestian soinu teknikaria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]