Gora ta gora beti
Wikipedia(e)tik
Gabriel Arestik hainbat abesti famaturen hitzak egin zituen, haien artean Gora ta gora beti, oso ezaguna dena. Gabriel Arestiren Omenez diskoan argitaratu zen 1976an [1]. Abestia doinu herrikoi batean oinarritzen da. Lapurdik kanta honetan Euskal Herria esan nahi du. Pentsatu beharra dago, Gabriel Aresti bizi izan zen momentuan diktadura zegoela Espainian eta ezin zela Euskal Herria esan.
Hemen daude abestiaren hitzak:[2]
- Gora ta gora beti,
- haik gora Lapurdi!
- Euskerak bizi gaitu
- eta bizi bedi.
- Gorantza doa agudo kapitala
- eta Lapurdi beti dago apala,
- aldrebesturik dago mundu zitala,
- konformatzen ez bagara
- ze pekatu mortala!
- Gurea ez da bizi-modu normala
- lurra lantzeko haitzurra eta pala,
- lanaren truke kobratzen erreala.
- Benetan da miserable
- euskaldunon jornala.
- Munduan ezin bizi daiteke hala,
- merkatuetan dena gora doala,
- etxera eta zopa guztiz argala,
- kriseiluen oiloa
- ez da postre formala.
- Obrero eta nekazari leiala,
- zuena ez da errenta liberala.
- Diru zikinak putre motzak bezala
- botatzen dizu gainera
- hortxe bere itzala.
- Jabeek dute kontzientzi zabala,
- kaskatu dute gure lurren azala,
- baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
- burruka garbian dago
- hori da printzipala.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Badok.info Gabriel Arestiren omenez diskoaren fitxa.
- ↑ Badok.info Gabriel Arestiren oroimenez diskoaren hitzak.
Kanpo loturak [aldatu]
- Ahobetekanta Kantaren partitura, hitzak eta iruzkina
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
- Badok.info Oskorriren 16 kanta entzuteko moduan.