Gordexola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gordexola

 Bizkaia
Gordexola
Gordexolako eliza.
Gordexolako bandera

Gordexolako armarria

Izen ofiziala Gordexola
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Enkarterriak
Alkatea Iñaki Aretxederra Zurimendi (EAJ)
Herritarra gordexolar
Koordenatuak -

Gorde.JPG

Eremua 41,5 km2
Garaiera 122 m
Distantzia 20 km Bilbora
Posta kodea 48192
Biztanleria 1.756 bizt (2011)
Dentsitatea 42,31 bizt/km²
www.gordexola.net http://www.gordexola.net/udala/euskara/ayuntamiento/saludo.php www.gordexola.net

Gordexola Bizkaiko mendebaldean dagoen herria da, Enkarterri eskualdean kokatuta dagoena.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakideak hauexek ditu: Ekialdean Okondo (Araba), hego-ekialdean Lantenoko harana (Araba), hegoaldean Artziniega (Araba), hego-mendebaldean Mena Harana (Burgos), eta iparraldean Zalla eta Gueñes (Bizkaia).

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Inguru naturala

Herrerias/Ibaizabal ibaiak Gordexolako ibarra zeharkatzen du eta Kadaguako ibaiadarra da. Bestalde, udalerria Idubaltza, Pando, Aranbaltza eta Errigadas mendiek inguratzen dute.

[aldatu] Demografia

Gordexolako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.681 1.713 1.734 1.807 1.760 1.924 1.845 1.842 1.888 1.703 1.524 1.511 1.589

[aldatu] Elkarteak

  • A.DE.BU.EN.: Enkarterriko Astoa Defendatzeko Elkartea, 1996tik lanean.
  • Argizka Emakumeen Elkartea: 1999tik martxan dagoena.
  • Beraskola Kirol Kultur Elkartea: Mendizaleen taldea, batez ere.
  • Club Cicloturista Gordexola: Txirrindularien elkartea. Gerardo Ibarguen da presidentea.
  • Club Deportivo Gordexola: Batik bat futbol taldearen taldea.
  • Gordexola Aurrera: Gazte kristauen herriko elkartea.
  • Gordexola Saskibaloi Taldea: 1993an sortua.
  • Gurasoak: Eduardo Eskartzaga LHIko Ikasleen Gurasoen Elkartea.
  • Hodoibaltza: Euskaldunen elkartea, 2003an "Euskaldunon Egunkaria"ren itxiera dela-eta abiatua.
  • Ibalzibar Jubilatuen Elkartea: 1988an sortua.
  • Isasiko Ama Abesbatza: 1977an jaioa.
  • Ligorria: Athletic-zaleen taldea.
  • Muxarra Taldea: Gordexolako gaztetxoen aisialdi elkartea.

[aldatu] Gordexolar ezagunak

  • Ignacio Allende: Domingo Allende, aita, Mexikora joan zen beste hainbat gordexolar bezala. Bertan jaio zen orduan Ignacio Allende, militarra izan zena eta denborarekin Mexikoren independentziaren alde borrokatzen amaitu zuena (XVIII. mendearen bueltan).

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gordexola


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak