Gordiano I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gordiano I.» orritik birbideratua)
Gordiano I.a


Erromatar enperadorea

238ko martxoaren 22a (egutegi gregorianoa) - 238ko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa)
Kuestore


edil


Pretore


Erromatar gobernadorea



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaFrigia, 159
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaRoman Carthage (en) Itzuli, 238 (78/79 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaMaecius Marullus
AmaUlpia Gordiana
Ezkontidea(k)Fabia Orestilla (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Gordiano I.a (latinez: Marcus Antonius Gordianus Sempronianus Romanus Africanus; 159238ko apirilaren 12) erromatar enperadorea izan zen 238an zehar.

Haren estreinako urtei buruz gutxi jakiten da. Izenaren arabera, badirudi familia Anatoliakoa izan zitekeela. Gordianok gutxienez bi seme-alaba izan zituen: Gordiano II eta Antonia Gordiana, Gordiano III.aren ama.

Politikan berandu hasi zen. Estreinako urteak ikasten eman zituen ziur aski. Armadari dagokionez, Siria probintziako legio baten burua izan zen. Britainian ere aritu zen gobernari, eta Heliogabaloren agintaldia, kontsul izendatu zuten.

Edila izan zenean izugarrizko ospea lortu zuen herritarren artean, antolatutako joko erraldoiei esker batez ere. Haren bizitza lasaiak ez zuen susmorik piztu Karakalarengan. Severar leinuko azken enperadoreetako garai istilutsuetan, aberastasuna eta influentzia zaindu zituen, baina konspirazioetan sartu gabe.

Alexandro Severoren agintaldian, Gordiano Afrika probintziako gobernaria zen, 80 urte bazituen ere. Maximino Traxek boterea eskuratu zuenean, Gordianok postu berean jarraitu zuen.

Maximino ospe txarreko enperadorea izan zen, eta Afrikan matxinada bat sortu zen 238an. Martxoaren 22an Gordianok matxinoekin bat eginda, bere burua enperadore izendatu zuen. Edadetua zenez, Gordiano II semea ere aldi bereko enperadorea bihurtu zuen.

Egun batzuk beranduago, Gordiano Kartago hirian sartu zen tokikoen onespen zabalarekin. Erroman, Maximinoren Pretoriar Guardiako prefektua hil zuten. Matxinadak arrakasta eskuratu zuela bazirudien. Senatuak Gordiano onartu zuen, eta probintzia gehienek bat egin zuten.

Numidia probintziako gobernaria, hala ere, Maximinoren babesle sutsua zen. Afrika probintzia inbaditu zuen legio beterano batzuez baliatuta. Gordianok bataila galdu zuen. Gordiano II.ak bizitza. Semearen heriotza gainditu ezinik, Gordianok bere buruaz beste egin zuen. Haien gobernuak 36 egun iraun zuen.

Gordinorekin bat eginda, Senatuak Maximinoren aurkako matxinadari eutsi behar izan zion. Pupieno eta Balbino izendatu zituen orduan enperadore. Nolanahi ere, 238rako, onartutako enperadorea Gordiano III izango zen, Gordianoren biloba.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiano I.a Aldatu lotura Wikidatan