Gordiano III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gordiano III» orritik birbideratua)
Gordiano III.a


Erromatar enperadorea

238ko apirilaren 22a - 244ko otsailaren 11
Pupieno, Balbino - Filipo Arabiarra
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaErroma225eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaCircesium (en) Itzuli244ko otsailaren 11 (19 urte)
Heriotza moduaezezaguna
Familia
AitaJunius Licinius Balbus, Gordiano II.a
AmaMaecia Faustina
Ezkontidea(k)Tranquillina (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakezezaguna
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Antzinako Erroma
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35410041 Edit the value on Wikidata

Marko Antonio Gordiano Pio (latinez: Marcus Antonius Gordianus Pius; 225eko urtarrilaren 20244ko otsailaren 11), erromatar enperadorea izan zen, 238tik hil zen arte. Antonia Gordianaren semea izan zen. Hortaz, Gordiano I.a eta Gordiano II.a aitona eta osaba zituen hurrenez hurren. Aitaren izena ezezaguna da, baita Gordianok 238 baino lehen zeukana ere.

Alexandro Severo hildakoan, Maximino Trax bilakatu zen enperadore berria 235ean. Haren politikak sortutako desadostasunak zirela eta, Gordiano I.ak eta Gordiano II.ak matxinada sortu zuten Afrika probintzian 238an. Senatuak aldi bereko enperadoreak izendatu zituen. Maximianoren aldeko Numidiako gobernariak matxinada bertan behera utzi zuen, eta Gordiano I.a zein Gordiano II.a hil ziren. Nolanahi ere, erromatarrek bihotz oneko gobernariak bezala hartu zuten gogoan, Maximinoren opresioak erailak.

Maximino Erromara iritsi baino lehen, Senatuak Pupieno eta Balbino senatariak hautatu zituen enperadore. Haiek Maximino garaitu zuten, batez ere Maximinoren legio bat matxinatu zelako. Legio horrek berak Maximino hil egin zuen. Hala ere, Pupieno eta Balbino ospe txarreko enperadoreak ziren, eta Erroman matxinadak etengabe sortzen ziren. Erromako zati bat erre zen sute baten ondorioz. Legioen babesik gabe, Pretoriar Guardiak hil zituen 238ko uztailaren 29an. Gordiano III.a enperadore izendatu zen.

Gazteegia zenez, gobernua nobleziaren esku geratu zen. 241ean, Gordiano Furia Sabina Trankillinarekin ezkondu zen. Haren aitaginarreba, Temesiteo, Pretoriar Guardiako prefektua izendatu zuen. Honela, Timesiteo "de facto"ko gobernaria bilakatu zen.

Pertsiarrek Mesopotamia eraso zutenean, Gordianok Janoren tenpluko ateak ireki zituen azken aldiz, eta ekialdera jo zuen borrokatzera. Garaipena lortuta, etsaien eremua ere inbaditzea erabakitzen ari zela, Timesiteo baldintza ezezagunetan hil zen. Timesiteo gabe, kanpaina eta enperadorearen bizitza arriskuan zeuden.

Filipo Arabiarrak pretoriarren burua hartutakoan kanpainak aurrera egin zuen. 244an pertsiarrek kontraeraso egin zuten Falluja hiritik hurbil (gaur egungo Iraken). Erromatarrek galdu egin zuten horko horretan, eta Gordiano III hil zen. Filipo Arabiarrak hil zelako susmoa zabaldu bazen ere, Gordiano zerk hil zuena ez dakigu gaur ere. Edonola ere, Filipo Arabiarra Gordianoren ondorengoa izan zen. Enperadore berriaren ezezkoa gorabehera, Gordiano III.a jainko izendatu zuten, batez ere herritarren artean matxinadak sor ez zitezen. Izan ere, Gordiano III.aren gazteriagatik edo, erromatarren estimua jaso zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiano III.a Aldatu lotura Wikidatan