Gordon Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:42, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula James Gordon Brown, Erresuma Batuko lehen ministro ohia da 2007ko ekainaren 27tik 2010eko maiatzaren 11ra arte. Alderdi Laboristako buruzagia izan zen halaber 2010arte.

Horrez gain, Britainia Handiko Ekonomiaren zuzendaria, Herrizaingo ministroa eta Parlamentuko kidea izan da. Halaber, Ogasuneko ministroa izan zen 1997ko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 27ra arte.

Biografia

Glasgowen (Eskozia) jaioa, Kirkcaldy High Schoolen ikasi zuen. 16 urterekin, Edinburgheko Unibertsitatean onartu eta historia ikasi zuen. Han, errugbian jokatzen ari zela izandako ezbeharrean, begi baten ikusmena galdu zuen. 1972an, ohorezko matrikularekin bukatu zuen karrera.

Ondoren, filosofia ikasi zuen eta 1982an doktoratu zen The Labour Party and Political Change in Scotland 1918-29 izenburuko tesia aurkeztuz.

Gainera, 1972an, ikasketak amaitu gabe zituela, Edinburgheko Unibertsitateko errektore hautatu zuten eta 1975ra arte egon zen karguan. Gero, 1976tik 1980ra arte lektore izan zen. Hurrrenik Scottish Television telebista-katean egin zuen lan, lehendabizi kazetari bezala eta ondoren edizioan egin zuen lan, baina 1983an utzi zuen Parlamenturako hautatu zutenean. 1979an ez baitzen hautatua izan.

2010eko Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan gehiengoa galdu zuen Komunen Ganberan eta 2010eko maiatzaren 10ean laboristen buru bezala dimisioa aurkeztu zuen, Gobernua eratzeko bidea libre uzteko. Hurrengo egunean, lehen ministro bezala dimisioa aurkezu zuen. James Cameron lehen ministro bilakatu zen.[1][2]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordon Brown Aldatu lotura Wikidatan
  1. David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministro berria. eitb.com (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).
  2. James Gordon Brownen profila. eitb (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).


Biografia
Eskozia
Artikulu hau Eskoziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.