Gordon setter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gordon setterra
Iraute egoera: Segurua
Orrvilas enska w800px.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Eskozia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: C. l. familiaris
Arraza

Eskoziar setter

Gordon setterra edo eskoziar setterra txakur mota bat da, setter familiaren barnekoa. Talde honetakoak dira, orobat, irlandar setterra eta ingeles setterra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordon setterra jatorriz Eskozian garatu zen, XVII. mendean. Gero arraza Alexander IV.a Gordonekoak zabaldu zuen, XVIII. mendean. 1770 eta 1820.urteen artean, Alxander IV, Gordoneko dukea, ezaguna izan zen txakur mota hau hazteagatik, garai horretan "Gordoneko gazteluko Setterra" deitzen zena. Kondairak dioenez, Setter mota hau beltz koloreko Collie baten eta beste Setter (irlandarra) mota bateko elkarketaren artean zortu zen. Geroago, Bloodhounden aportazioari esker, txakur pisutsuagoak eta usaimen hobegagokoak lortu ziren. 1827.urtean, Gordoneko dukea hiltzerakoan, tronua Richmon eta Gordoneko 6.dukeak hartu zuen. Dukearen txakurrek arrakasta lortzen hasi ziren haien gaitasunengatik eta zelaiko frogen lehiaketak irabazten ere hasi ziren. 1873.urtean Kennel Club britaniarrak "Setter beltz eta suzkoa" moduan onartu zuen eta 50 urte geroago eta arrazoi argirik gabe "Setter Gordon" izena jarri zion. Urte horretan bertan "Gordon Seter Club of America" sortzen da, gaur egun mila bazkide baino gehiago dituena Estau Batuetan eta 20 herri gehiagotan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordon setterrak oso ile iluna du, ikatz kolorekoa, eta kafe edo kanela koloreko marka batzuk ditu hanketan, hanken aldean, oinaldean, lepoan, bularrean, bekainetan eta muturrean. Setter familiako handienak dira, arrak 70 zentimetro neurtzera eta 36 kilogramo baino gehiago pisatzera iristen baitira.

Ingeles eta irlandar setterrekin konparatuz, gordon setterraren berezitasun nagusia da egitura handiagoa duela, bai eta ezpain garatuagoak ere.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasaiak, esanekoak eta moldakorrak dira txakur hauek. Ehiztari sutsuak dira eta nahiz eta ehizarako ez prestatu ehiztari sena dute. Oso ondo egokitzen dira edozein egoerara. Nahiz eta guardia txakurrak ez izan badakiteezezagunak urrun mantentzen. Oso maitakorrak dira eta jabearentzat bakarrik dituzte begiak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur hauek eperrak, usoak eta faisaiak bezalako hegaztiak ehizatzeko erabiltzen dituzte baita ere mendian untxiak eta erbiak arrapatzeko.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, txakur hauek oso osasuntsuak dira, baina aladakako displasia, arazo gastrikoak eta retinako artrofia progresiboa edo begi-lauzo bezalako gaixotasun okularrak izateko joera dute. Bizi esperantza arraza honetarako 10 eta 12 urte artekoa da baina gehiago bizi daitezke duten osasun eta bizitzaren arabera.

Oinarrizko zainketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilearen zainketa ezinbestekoa da. Astean behin orraztu behar diogu ilea ile polita eta osasuntsua izan dezan. Batez ere udaberrian eta udan arretaz orraztu beharko dugu ankainak eta arkakusoak bezalako parasitoak ez dituela ziurtatzeko. Dutxarako orduan ez da komenigarria hilabetean bitan baino gehaigo bainatzea oso azal sentsiblea dutelako. Xaboi espezializatuak erabiltzea komenigarria da. Kontuan izan beharko ditugu ere belarriak eta hortzeria eta zinkintasuna ikusten dugunean. Hortzeria garbitzeko onena hortz eskuila batekin tartarra garbitzea da. Belarriak garbitzeko onena komuneko eskuohialekin edo komuneko paperarekin garbitzea da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordon setter Aldatu lotura Wikidatan

(Gaztelaniaz) [1] Educar perros bloga. (Gaztelaniaz) [2] Gordon Setteraren Wikipediako orrialdea gaztelaniaz. (Gaztelaniaz) [3] Setter Gordon del Valle del Cinca bloga. (Gaztelaniaz) [4] Perros.com bloga.