Gorobel
Wikipedia(e)tik
Gorobel[1][2] Arabako ipar-mendebaldean —Aiaraldean— dagoen mendilerroa da; gainera, Burgosko probintziaren ipar-ekialdeko zati bat eta Urduñako (Bizkaia) zati bat ere hartzen ditu.
Mendilerro hori euskararen eta gaztelaniaren arteko antzinako mugan dago, eta horregatik ez da harritzekoa bi izen izatea, zein bere hizkuntzan: Gorobel euskaraz eta Sálvada gaztelaniaz (ez Salvada edo Salbada). Halaxe zehaztu du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak.[2]
Mendirik altuena Eskutxi da, 1.180 metrorekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Tontorrak
- Eskutxi (1.180 m).
- Moscadero (1.133 m)
- Aro (1.127 m)
- Ungino (1.105 m).
- Tologorri (1.068 m).
- Bedarbide (1.041 m)
- Solaiera (1.039 m)
- Txarlazo (927 m).
- Arando (943 m)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko Mendizale Federazioa: Euskal Herriko mendien katalogoa, 2009ko apirila. (Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiko Onomastika Batzordearen oniritzia dute; ikus liburuko bigarren orrialdeko oharra.)
- ↑ a b Deia egunkariaren Ortzadar gehigarria, 199. zenbakia, 2011ko otsailaren 12koa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Gorobel eta Sálvada Izenen oihanean blogean.