Gorotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:26, 15 apirila 2015
Zaldi baten gorotzak

Gorotza edo gorozkia animaliek iraizten duten digestio-hondakin solidoa da.[1] Iraizkin hauek uzkiaren (edo kloakaren) bitartez kanporatzen dituzte, kaka egite izeneko prozeduraz.

Animaliek elikatu ondoren, elikaduraren hondakinak kanporatzen dituzte. Jatorrizko elikadurak energia gehiago baduen ere, gorotzek oraindik jatorrizko energiaren %50a eta gehiago izan dezakete.[2] Horretaz baliatzen dira ekosistemako beste animalia edo organismoak, tartean onddo edo intsektu batzuk. Fruitujaleen gorotzek onurak ere ekartzen dizkiote ekosistemari, bertan landareen haziak daudelako.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Gorotz. .
  2. Biology (4th edition) N.A. Campbell (Benjamin Cummings NY, 1996). ISBN 0-8053-1957-3

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorotz


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.