La Haine

Wikipedia(e)tik
Gorrotoa (filma)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Haine
Datuak
Jatorrizko izenburua 'La Haine'
Izenburua euskaraz Gorrotoa
Urtea 1995
Generoa Drama
Herrialdea FrantziaFrantzia
Iraupena 96 min.
Aurrekontua 15 milioi libera (2,3 milioi )
Zuzendaria
Mathieu Kassovitz
Aktoreak
Vincent Cassel
Hubert Koundé
Saïd Taghmaoui
Karim Belkhadra
Francois Levantal
Musikagileak
Assassin
Argazkilariak
Perre Aim
Sariak
Cannes 95: Eszenari Saria. Cesar 96: Film Onena, Muntaketarik Onena, Ekoizpenik Onena.

La Haine (Gorrotoa, euskaraz) Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.

Argumentua [aldatu]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hirian gertatutako liskar batzuetan, auzoko gazte arabiar bat zauritzen du poliziak. Zaurien eraginez, gaztea ospitalera bidali behar dute. Gau horretan bertan, Vinzek (protagonistetako bat) pistola bat kentzen dio jendarmeei. Gorrotoz beterik, ospitalean dagoen gaztea hiltzen bada berak polizia bat akatuko duela adierazten du.

Filmaren istorioa egun horretan bertan garatzen da. Hiru gazte protagonistak Paristik gora eta behera ibiliko dira, eta gauean gazte arabiarra (ospitalean dagoena) hil egin dela jakingo dute. Vinzek, horrela, gorrotoz beteta badago ere, inor ez hiltzea erabakiko du. Azkenean, egunsentian etxera itzuliko da hirukotea, baina haietako bat poliziak hilko du.

Sariak [aldatu]

Besteren artean, La Hainek Cesar Sarietan hainbat nominazio lortu zuen 1996an, zeinetatik Muntaketarik Onena, Ekoizlerik Onena (Christophe Rossignon) eta Filmarik Onenaren (Mathieu Kassovitz) sariak eskuratu baitzituen. Halaber, Kassovitzek Zuzendari Onenaren saria jaso zuen 1996ko Canneseko Zinemaldian.

Kanpo loturak [aldatu]