Gosari
Wikipedia(e)tik
| Otorduak |
| Otorduak |
| Gosaria • Hamaiketakoa • Bazkaria • Askaria • Afaria |
| Jakiak |
| Janaurrekoa • Koktela • Zizka-mizkak • Hasierakoa • Jaki nagusia • Azkenburukoa • Bazkalondoa • Pintxoa |
Gosaria gaueko loalditik jaiki ondoren hartzen den lehen otordua da. Normalean eguneko lanari ekin baino lehen hartzen da.
Gosariak desberdinak dira kulturaren arabera, baina Euskal Herrian gehienetan kafea edo tea bezalako edari pizgarriren bat (helduen kasuan), esnea eta esnekiak, zukuak eta karbohidratoen iturri bat (ogia, zerealak, opilak...) izaten ditu. Batzuetan proteinak ere sartzen dira, urdaiazpikoa, hestebeteak edo arrautza esaterako.