Gose Jokoak (trilogia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gose Jokoak
Idazlea Suzanne Collins
Generoa Amodiozkoa, abenturazkoa eta zientzia fikziozkoa
Titulu originala The Hunger Games
Argitaletxea Scholastic
Eleberriak
Pelikulak

Gose Jokoak (ingelesez: The Hunger Games) Suzanne Collinsek gazteentzat idatzitako saga da, amodioa, abentura eta zientzia fikzioa elkartzen dituena. Saga hau hiru liburuk osatzen dute: Gose Jokoak, Dena Sutan: Gose Jokoak II eta Eskinoso Isekaria: Gose Jokoak III. Lehengo liburua 2008an publikatu zen, bigarrena 2009an eta azkena 2010ean. Lehenengo bi liburuak New Yorkeko best seller izan ziren eta azkena Estatu Batuetako liburuen artean gehien saldu zirenen listetan egon zen bere publikazioan zehar. Liburu hauek ingelesez idatzita daude, baina 40 hizkuntza ezberdinetara idatzi egin dira. Lehengo liburuan oinarrituta, izen bereko filma bat egin da, 2012ko martxoaren 23an estreinatu zen munduan zehar, nahiz eta Espainian hilabete bat geroago estreinatu.

Trama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren ondorioz, gaur egun ezagutzen dugun Ipar Amerika desagertu eta Panem deitutako herrialdea sortu zen. Herrialde hau 12 distritu ezberdinek osatzen dute, “Kapitolio” deitutako hiriaz kontrolatuta daudenak. Kapitolioak Panemeko botere guztiak kontrolatzen ditu eta lehen ziren 13 distrituek beraren kontrako Guda bat hasi zuten, baina zortea ez zen haien aldetik egon. Salbatu zen distritu bakarra 13a izan zen eta Kapitolioak bakean utziko zituela esan zien haiek hilda zeuden moduan egoten baldin baziren. Kapitolioak gudaren zigor moduan, distritu bakoitzak urtero 12 eta 18 urteen arteko neska eta mutil bana bidali behar ditu joko telebistatu batzuetan borrokatzeko, non irabazle bakar bat dago, kasu honetan, bizirik irteten den bakarra da.

Lehengo liburua: Gose Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gose Jokoak»

Denborarekin, Jokoetara joateko gazteak hautatzeko eguna ailegatu zen. Hautaketa hau, zozketa baten bidez egiten zen eta urtero gazte baten izena aldi batez sartzen zen zozketan. Distrituko pertsona guztiak joan ziren gazteak hautatzeko lekura. Nesken lekuan, Katniss-en ahizpa txikiaren izena atera zen Prim. Katnissek, ezin zuen pentsatu bere ahizpa hiltzeko posibilitatea egoterik, horregatik, beraren ordez aurkeztu zen jokoetara joateko. Mutilen lekuan, Peeta Mellark agertu zen. Zozketak pasa eta gero, Katniss eta Peeta Kapitoliora eraman zituzten jokoetarako entrenatzeko. Haien artean adiskidetasun handia zegoen, baina biak bazekiten haietako bat gutxienez ez zela etxera itzuliko. Azken egunean, elkarrizketa batzuk egin zizkieten gazte guztiei. Peetak, Katniss maite zuela esan zuen eta maitatzaile tragikoen izena jarri zizkieten. Katnissek, Jokoetarako estrategia bat zela pentsatu zuen, baina errealitatean, Peeta Katniss maite zuen, ikusi zuen lehen alditik. Jokoak interesgarriagoak egiteko, Kapitolioak Jokoen arau bat aldatzea erabaki zuen, irabazle baten ordez, distritu bereko bi gazteek irabazi ahal izango zuten. Azkenean, biak amaierara ailegatzea lortu zuten. Irabazleak zirela pentsatzean, Jokoetako zuzendari batek, orain irabazle bakar bat egon behar zela argitu zien. Ez ezin zutenez bestea hilik ikusteko ideia jasan, Katnissek, fruitu pozoitsu batzuk jatea proposatu zuen, Kapitolioari erakusteko irabazle gabe geratuko zela. Fruituak jango zituzten momentuan, gelditzeko agindu zieten eta biak irabaztea erabaki zuten.

Bigarren liburua: Dena Sutan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Dena Sutan: Gose Jokoak II»

Nahiz eta Katnissek eta Peetak jokoak igaro, irabazle moduan distritu guztiak bisitatu behar zituzten. Bisita honetan, distrituak berriro Kapitolioaren kontra matxinatzen hasten zirela konturatu ziren. Kapitolioak, distritu guztietako segurtasun maila handiagotzen hasi zen .Egun batean, Gale ehiza ilegala egiten harrapatzean, distrituko plazan zigorraz jo zuten Katniss agertu arte. Kapitolioak pentsatu zuen, distrituetan gertatutakoa Katnissen errua zela, berak Kapitolioak jarritako arau bat aldatzea lortu zuelako. Gainera, Katnissek jokoetara eramandako intsignia matxinadaren intsignia bilakatu zen. Horretaz aparte, ez zuten Peetarekin zuen amodioa sinesten, bere lagun Galeekin egun batean musuka ikusi zutelako. Horregatik Peetarekin ezkontzen behartu zuten. Zozketako egunak berriz ailegatu ziren eta Katniss jokoetako kontseilari berria izan behar zen, baina joko hauek bereziak ziren, 25 urtetik behin joko bereziak ospatzen zirelako eta urte honetan Kapitolioak erabaki zuen tributu berriak irabazleetatik ateratzea. Momentu horretan, Katniss konturatu zen jokoetara berriz itzuli behar zela, bere distrituko irabazleen artean neska bakarra zelako. Mutilen tokian, Haymitch (haien kontseilaria) agertu zen, baina Peetak haren postuan aurkeztea erabaki zuen Katniss babesteko. Horren ondorioz, amaieran haien arteko ezkontza ez zen ospatu denbora faltagatik. Jokoak oso ezberdinak ziren, kasu honetan irla bat zen eta hainbat gauza arraro gertatzen ziren orduro. Katnissek eta Peetak zenbait gazteekin talde bat egitea erabaki zuten , baina haiek ez zekiten gazte horiek plan bat zutela Katniss eta Peeta hortik bizirik ateratzeko,matxinadaren buruak ziren eta. Plana egin eta gero, Katniss, 12 distrituak erreskatatu zuen, baina Peetak ez zuen zorte bera eduki eta Kapitolioak harrapatu zuen. Katniss 12 distritura ailegatzean, Galek distritua desagertu egin zela eta orain distritu 13an bizi zirela esan zion.

Hirugarren liburua: Eskinoso isekaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eskinoso Isekaria: Gose Jokoak III»

Katniss 13 distritura bidali ondoren, matxinadaren intsignia bilakatzea erabaki zuen, baina horretarako, 13 distrituko presidenteari eskatu zion irabazle guztiak immunitatea lortzea, momentu horretan Peetan pentsatzen zegoen eta. Hilabeteak pasa ondoren, Peeta erreskatatzea lortu zuten, baina Kapitolioak bere pentsamenduak aldatu zizkion eta tortura baten ondorioz, Katniss gorrotatzen zuela pentsaraztea eragin zioten. Azkenean, Katniss eta beste batzuek matxinada hastea erabaki zuten eta horretarako Kapitoliora joan ziren Snow presidentea hiltzera, hau da, arazoak gauzatzen zituena hiltzera. 13 distrituko presidentea, matxinadaren burua izan nahi zuen, baina Katniss postu hori lortua zeukan, horregatik presidentea Peeta ere bidaltzea erabaki zuen Katniss hiltzeko,momentu horretan Katniss gorrotatzen zuelako. Kapitolioan erreboltariak Kapitolioko umeak hiltzeko bonbak bota zituzten, 13 distrituko presidenteak agindu zuelako, baina horietako bonba batek, Katnissen ahizpa txikia Prim ere hil egin zuen. Azkenean, Snow presidentea jokoen erruduna zela erabaki zuten eta Katnissi hiltzeko pribilegioa eman zioten. Hil aurretik, berarekin hitz egin zuen eta honek bonbak 13 distrituak bota zituela azaldu zion. Momentu horretan, Katniss, Gale horrekin zerikusia zuela konturatu zen eta berrio bere laguna ezin zela izan ere ohartu zen. Snow presidentea hiltzeko momentuan, Katnissek ideiaz aldatu zuen eta 13 distrituko presidentea hiltzea erabaki zuen, bere erruz bere arreba hil zelako. Horretaz parte, Snow presidentea ere hilda aurkitu zuten, baina ez zekizkien zergatiak. 12 distritura itzultzean, Peetak bere oroimena berriz berreskuratzen hasi zen eta Katnissek denborarekin Peeta maite zuela konturatu zen. Epilogoan, Katniss eta Peeta agertzen dira, dirudienez jokoak betirako bukatu dira eta bi seme alaba dituzte.

Inspirazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suzanne Collins, liburuko idazleak, argitu zuen, liburuen ideia egun batean zapping egiten zuenean sortu zela. Alde batetik reality show bat ikusten zegoen eta bestetik, “Teseo eta Minotauro” kondaira. Atenasko indarrek, zazpi neska eta zazpi mutil ematen zizkioten minotauroari hiltzeko. Idazleari, bi ideia horien elkarketa interesgarria iruditu zitzaion eta horretan oinarrituta, liburuak idatzi zituen.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katniss Everdeen: Liburuetako pertsonai nagusia zen. Bere distritua basotik banatzen zuen hesi elektrifikatu bat zeharkatzen zuen egunero bere lagun mina Galekin batera, ehiza ilegala praktikatzeko.Bere aita meategi bateko leherketa batean hil ondoren, Katnissen ama depresio handi bat eduki zuen eta Katniss bere familia elikatzeaz arduratu behar izan zen.16 urte zituelarik, bere arreba Prim-en ordez aurkeztu zen Gose jokoetara joateko. Bi aldiz egon zen jokoetan borrokatzen eta Panem hiriak izandako matxinadaren burua izan zen. Liburuetan zehar, amodiozko hainbat sentimendu ezberdin izan zituen Gale eta Peeta pertsonaientzat.
  • Peeta Mellark: Liburuetako pertsonai nagusietako bat zen. 12 distrituko 16 urteko mutila zen eta herriko okindegian lan egiten zuen. Txikitatik Katniss pertsonaiaz maiteminduta egon zen.
  • Primrose Everdeen: Katniss-en ahizpa txikia zen. Lehengo liburuan hautatua izan zen Jokoetara joateko, baina bere arreba beraren ordez aurkeztu zen. Bere ama laguntzen zuen herriko jendea sendatzen, baina azken liburuaren amaieran hil zen bonba baten ondorioz.
  • Gale Hawthorne: Liburu hauetan pertsonai garrantzitsu bat zen. 12garren distrituan bizi zen eta bere familia ekonomikoki lagundu zuen basoan ehiza ilegala praktikatzen, Katnissekin batera. Katnissen lagun mina zen.
  • Haymitch Abernathy: Katniss eta Peeta lagundu zituen Jokoetan zehar, haien kontseilaria zen eta. Hirurogeita hamabosgarren jokoak irabazi zituen eta hauen ondorioz edarian erori zen.

Zinemarako adaptazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo liburuan oinarrituta, izen bereko filma bat egin da, 2012ko martxoaren 23an estreinatu zena munduan zehar, nahiz eta Espainian hilabete bat geroago estreinatu. Beste bi liburuetako filmak egitea ere erabaki da. Bigarren filmerako badago erabakia bere estreinatzeko eguna eta kasu honetan 2013ko azaroaren 23an izango da. Lehenengo filma, Gary Ross-ek zuzendu zuen, baina bigarren filmaren kasuan bere zuzendaria, Francis Lawrence izango da.

Aktore nagusiak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]